59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRURTZUN

Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena

Irurtzungo Udalak, 2005eko apirilaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Plangintzako S1-U.8 unitatearen urbanizazio proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Irurtzunen, 2005eko apirilaren 4an._Alkatea, Juana Maria Martinez Jaunsaras.

Iragarkiaren kodea: L0510170