II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Lokal baten kontzesio administratiboa, Ugarrandiako plan partzialeko 9.3 lurzatian, entitate edo erakundeetako bulego nagusien egoitza izan dadin
Uharteko Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, oinarrizko proiektua onetsi zuen Ugarrandiako plan partzialeko birzatiketa proiektuko 9.3 lurzatiaren beheko oina egokitzeko, entitate edo erakundeetako egoitza izan dadin. Orobat, kontzesio administratiboaren oinarri izanen den baldintza plegua onetsi zuen.
Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 102. artikuluan xedatutakoa aplikatzeko, oinarrizko proiektua eta baldintzen plegua jendaurrean egonen dira hilabetez.
Uharten, 2005eko apirilaren 5ean._Alkatea, José Iriguíbel López.
Iragarkiaren kodea: L0510165