59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Añorbeko arau subsidiarioetako antolamendu xehekatuko determinazioetako aldaketa hasiera batez onetsirik

Añorbeko Udalak, 2005eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, halako erabakia hartu zuen non haren xedapen zatiak honela zioen:

1. Hasiera batez onestea Añorbeko Hirigintza Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketako espedientea. Horren helburua da antolamendu xehekatuko determinazioak aldatzea, izan ere Añorbeko Landalurren Katastroko lurzoru urbanizaezineko 7. poligonoko 10, 13, 14, 15 eta 101. lurzatien azpikategoria aldatu nahi da, alegia, aldaketaren bidez gorde beharreko lurzoru urbanizaezina izanen da, balio duelako naturaren arloko eta laborantzako etekin ertaineko ustiapenerako, hori guztia espedientean dagoen txostenaren arabera.

2. Espedientea jendaurrean uztea hilabetez, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren egunkarietako batean argitaratzea.

3. Espedientea igortzea, jendaurreko aldiarekin batera, Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko iritzia eman dezan.

Añorben, 2005eko apirilaren 6an._Alkatea, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L0510159