59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

686/2005 EBAZPENA, apirilaren 27koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Dibertsifikaziorako Promex dirulaguntzak emateko 2005eko deialdia onesten duena.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere gain du, besteak beste, Nafarroako produktu eta zerbitzuak kanpoan sustatzeko eginkizuna.

Hori gauzatzeko, enpresei eta enpresa-batasunei laguntza-programak eskaintzen zaizkie, haiek enpresak nazioartera ateratzea bultza dezaten fasez fase.

Dibertsifikaziorako Promex delakoak, ohiko Promex programa zatitzean sortu baitzen, laguntza ekonomikoa eskaintzen die nazioarteratzeko prozesua sendotzen ari diren enpresei.

Salmenten bolumena100eko 30 baino handiagokoa duten enpresen esportazioen dibertsifikazioa sustatzea du helburu programa honek, horrela hobetzen baita Nafarroako enpresa txiki eta ertainen egonkortasuna eta lehia-gaitasuna.

Ebazpen honetako laguntzak "de minimis" araubidearen menpe daude; hau da, hiru urteko epean jaso diren dirulaguntza guztien batura ezin izanen da 100.000 eurotik gorakoa izan.

Ebazpen honi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea aplikatuko zaio eta urtean behin egiten den deialdiaren bitartez bideratzen da.

2005eko urtarrrilaren 1az geroztik indarrean da Europar Batzordearen 2003/361/EE Gomendioa, 2003ko maiatzaren 6koa, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzkoa, deialdi honetan aplikatzekoa dena.

Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Dibertsifikazio Promex dirulaguntza 2005erako emateko deialdia onestea.

2. Deialdiko oinarri arau-emaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.

3. Ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko 600.000 euroko gastua onestea, 2005eko gastuen aurrekontuetako 850001/ 81410/4709/431300 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2005eko apirilaren 27an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

DIBERTSIFIKAZIORAKO PROMEX DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2005EKO DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria._Xedea.

Deialdi honen xedea da Dibertsifikaziorako Promex Programa osatzen duten oinarri arau-emaileak ezartzea, laguntza ekonomikoa eskaintzen baitie nazioarteratzeko prozesua sendotzen ari diren enpresei. Horrela erakunde horien lehiagarritasuna eta egonkortasuna hobetu nahi dira.

Laguntzen xedea da enpresak ezarri diren herrialdietako merkatuen dibertsifikazioa.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2004ko uztailaren 1etik 2005eko irailaren 30era bitarte egin beharko dira, salbu eta 2004an Dibertsifikazio programaren laguntzak jaso zituzten enpresenak, kasu horretan 2004ko urriaren 1etik aurrera egindakoak hartuko baitira aintzat.

2. oinarria._Onuradunak.

Honako beharkizun hauek betetzen dituzten enpresa esportatzaileek eskatzen ahal dituzte deialdi honetako dirulaguntzak:

_Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean izatea.

_Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren instrukzioa eta tarifak onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen I. eranskineko lehenbiziko atalean ezarritako sailkapenetakoren batean sartua behar du enpresaren jarduerak, honako hauek salbuetsirik:

_63tik 68ra bitartekoak.

_75ekoak, 756a salbu.

_81etik 83ra bitartekoak.

_85etik 86ra bitartekoak.

_97.a

Halaber, sartu ahal izanen dira eranskin bereko bigarren atalean jasotako jarduera korrelatiboak, honako hauek betetzen badituzte:

_Deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean gutxienez urtebete izatea eratuta daudela.

_ETEen beharkizunak betetzea, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoaren arabera.

_2004ko ekitaldian esportazioak salmenten guztizkoaren % 30etik gorakoa izatea.

_Programan esku hartu nahi duten zerbitzu-enpresek, aurretik aipatutako baldintzez gain, ondoko baldintza berariazko hauek bete beharko dituzte:

_Merkaturatzekoaz bestelako balio erantsi osagarria sortzea.

_Zerbitzua atzerrian ematea.

_Beren produktu edo diseinua edukitzea.

3. oinarria._Laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Eskatzaile bakoitzak laguntzak jasotzen ahalko ditu gehienez hiru herrialdetan egiten dituen sustapen jarduera hauengatik.

3.1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.

Katalogoak, liburuxkak, bideoak sartzen dira, bai eta web orrialdea edo haren edukiak aukeratutako herrialdeko hizkuntza ofizialean jartzea ere, betiere hizkuntza hori gaztelania ez bada. Ez da sartuko kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa.

3.2. Atzerriko komunikabideetan eginiko publizitatea.

Aukeratutako herrialdean zabaltzen diren komunikabideetarako prestatutako iragarkiak besterik ez dira sartuko kontzeptu honen barrenean. Publizitate horretan, enpresa eskatzailearen izena eta marka agertu beharko dira.

3.3. Patente eta markak atzerrian homologatu, ziurtatu, normalizatu eta erregistratzea.

Barne sartzen dira aukeratutako herrialdera produktuak egokitzeko homologazio, ziurtapen eta normalizaziorako gastuak.

Halaber atal honetan sartzen dira aukeratutako herrialderako patente eta markak erregistratzeko gastuak eta, halaber, beharrezko tramiteak egiteko kudeaketa-gastuak.

Atal honetan dirulaguntza jasotzen ahalko dute aukeratutako herrialdeko lehiaketetan parte hartzeko kostu zuzenekoek: laginen igorpena eta izen ematearen kostua.

Era berean, lagungarritzat hartzen dira atzerriko bezeroek eskatzen dituzten ziurtapenak lortzeko auditoretza-gastuak.

3.4. Merkatu-azterketarako bidaiak.

Aukeratutako herrialderako bidaiak, baldin eta Espainiatik egiten badira.

3.5. Atzerriko azoketan parte hartzea.

Nork bere erakustokia izanik edo beste batzuekin batera parte hartzen duten enpresentzat. Inportatzaileak edo banatzaileak ordezkatuta ere egoten ahal dira.

Azoka aukeratu den herrialdean egin beharko da.

Kontzeptu hauei ematen ahal zaie dirulaguntza:

_Lekua errentan hartzea.

_Erakustokia dekoratzea.

_Produktuak garraiatzea.

_Erakusle eta interpreteak kontratatzea.

_Joan-etorriak eta ostatua.

_Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.

4. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzen zenbatekoa herrialdeen egokitasun eta erakargarritasun mailaren arabera kalkulatuko dira.

Zabalkunde-materiala % 60 % 40 % 25 6.000 euro

Atzerriko komunikabideetan eginiko publizitatea % 60 % 40 % 25 6.500 euro

Patente eta markak atzerrian homologatu,

ziurtatu, normalizatu eta erregistratzea% 60 % 40 % 25 6.500 euro

Merka u-azterketarako bidaiak, ICEX azokak

eta gainerako Joan-etorriaren eta pertsona baten ostaturatzearen

azoketako joan-etorriak eta ostaturatzea gastuak turista klasean hartuko ditu Bidaia-poltsa herrialdeko

Azoketan parte hartzea % 60 % 40 % 25 12.000 euro (gehieneko zenbateko)

(joan-etorria eta ostatua izan ezik) horretan) joan-etorriak eta

ostatuak sartzen dira)

Horretarako, herrialdeak hiru taldetan banatuko dira:

_A taldea: Txina, Japonia, India, AEB, Mexiko, Brasil, Errusia, Batasuneko kide berriak, Turkia eta Maroko.

_B taldea: UE15, (Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua izan ezik), Suitza, Hego Korea, Singapur, Malasia, Arabiar Emirerriak, Israel, Kanada, Txile, Australia eta Hegoafrika.

_C taldea: munduko gainerako herrialdeak.

5. oinarria._Gehieneko dirulaguntza.

Enpresa batek, kontzeptu guztiak hartuta, gehienez ere 25.000 euroko dirulaguntza jasoko du.

6. oinarria._Eskaerak eta agiriak aurkezteko epea.

Eskabideak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta-zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).

Hilabeteko epea dago, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eskaerak aurkezteko. Epea amaituko da ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hilabeteko egun berean.

Eskabideak, Fc7.07.11 ereduaren araberakoak, ondoko agiri hauekin batera aurkeztuko dira:

_Azaldutako ekintzetarako beste erakunde batzuei eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena, eta "de mínimis" arauari jarraikiz emandako laguntzena, Fc7.07.07. inprimakiaren arabera eginak.

_ETE izateari buruzko zinpeko aitorpena, Fc7.07.15 ereduaren araberakoa.

_Jasotako laguntzei buruzko balorazio-inkesta, FC7.07.16 ereduaren araberakoa.

_Aukeratutako merkatuetako egoerari buruzko plana, parte hartzeko eskaeraren inprimakian ageri den edukien zerrendaren araberakoa.

7. oinarria._Laguntza emateko irizpideak.

Dirulaguntzak ondoko irizpide hauei jarraikiz emanen dira:

_4. eta 5. oinarrietan ezarritako gehieneko portzentajeen arabera kalkulatuko da dirulaguntzaren zenbatekoa babestutako ekintzetarako.

_Aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da eskatzaile guztien artean.

_2005eko ekitaldirako aurrekontuan eskura izanen den diru kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, baina 4. eta 5. oinarrietan ezarritako portzentaje eta kopuruak gainditu gabe betiere.

8. oinarria._Izapidaketa eta ebazpena.

Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, 2. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.

Ondoren, aurkeztutako jardunbide planak homologatuko ditu.

Eskaerak aurreko ataletan finkatutako baldintzak betetzen ez baditu, organo eskudunak interesatuari eskatuko dio hamar eguneko epean zuzendu ditzala, eta adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatuko dela. Azken gorabehera horren berri emanen zaio interesatuari.

Eskaerek beharkizunak betetzen ez badituzte edo plana homologatua ez bada, laguntzak ukatu eginen dira.

Beharkizunak betetzen dituzten eskatzaileei eta egoerari buruzko plana homologatu zaienei, gutun bat bidaliko zaie horren berri emanez, eta epe bat emanen dirulaguntzak jaso ditzaketen ekintzak plana gauzatzeko burutu dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten.

Honako hau izanen da dokumentazioa:

_Fc7.07.12 justifikazio inprimakia, behar bezala betea.

_Fakturen kopiak.

_Ordainketen frogagiriak, esaterako ordainagiriak edo banku-karguak.

_Ondorengo frogagiriak:

_Zabalkunde-materiala: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko.

_Publizitatea atzerriko komunikabideetan: agertu den komunikabidearen ale bat aurkeztuko da, eta portadaren eta iragarkiaren kopia bat.

Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta epea luzatzeko eskatu, eta departamentua beharturik dago luzapen hori ematera.

Hala eta guztiz ere, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak eskatzaileari galdetzen ahal dio egindako eskaeraren tramitazio eta ebazpenerako egoki iruditzen zaion informazio eta dokumentazio osagarri guztia.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak laguntza eman eta ordaintzeko ebazpena emanen du, enpresak jarduketak egin dituela frogatzen duten agiriak aurkeztu eta hiru hilabeteko epean.

Bestela, laguntza emateko ebazpena emanen da, eta ordainketa, berriz, dokumentazioa osatutakoan eginen da.

Epe horretan ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

9. oinarria._Bateraezintasuna.

Laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein erakunde edo organismok egintza beretarako eman dezakeen beste edozeinekin.

10. oinarria._"De minimis" laguntzak.

Laguntza hauek " de minimis" dira, Europar Batzordearen 69/2001 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; beraz, aurreko hiru urteetan "de minimis" gisa enpresak hartutakoari gehituta, ez du 100.000 eurotik gora eginen.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

11. oinarria._Laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzak itzuli beharra.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta dirua zertarako eman den horretarako erabili dela egiaztatzeko ere.

Hein batean nahiz erabat ez baldin badira betetzen oinarri arau-emaile hauetan finkatutako baldintzak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 8ko 8/1997 Foru Legean finkatutakoak, dirulaguntzak galdu edo murrizten ahalko dira, bai eta itzultzeko agindu ere.

Halaber, dirulaguntza hauek ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe daude.

12. oinarria._Errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

BIDAIA POLTSAK

H E R R I A L D E A POLTSA

ALBANIA 850

ALEMANIA 400

ANGOLA 1700

SAUDIAR ARABIA 1200

ALGERIA 350

ARGENTINA 1700

ARMENIA 1000

AUSTRALIA 1900

AUSTRIA 600

AZERBAIJAN 1200

BANGLADESH 1500

BELGIKA 400

BIELORRUSIA 1000

BOLIVIA 1600

BOSNIA-HERZEGOVINA 600

BOTSWANA 1800

BRASIL 1500

BRUNEI 1900

BULGARIA 900

KAMERUN 1300

KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1100

KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400

TXAD 1100

TXILE 1800

TXINA 2000

TXIPRE 700

KOLONBIA 1300

KONGO 1700

HEGO KOREA 2000

BOLI KOSTA 1300

COSTA RICA 1300

KROAZIA 600

KUBA 900

DANIMARKA 400

EKUADOR 1300

A.E.B. (ERDIALDEA) 1100

A.E.B. (EKIALDEKO KOSTA) 900

A.E.B. (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400

EGIPTO 800

EL SALVADOR 1300

ARABIAR EMIRERRIAK 1200

ESLOVAKIA 600

ESLOVENIA 500

ESTONIA 1000

ETIOPIA 1200

FILIPINAK 1800

FINLANDIA 600

FRANTZIA (GAINERAKOA) 350

FRANTZIA (HEGO-MENDEBALDEA) 200

GABON 1300

GEORGIA 1200

GHANA 1300

GREZIA 550

GUATEMALA 1300

GINEA BISSAU 900

GINEA 1000

EKUATORE GINEA 1100

HERBEHEREAK 400

HONDURAS 1300

HUNGARIA 700

INDIA 1500

INDONESIA 1800

IRAK 1100

IRAN 1300

IRLANDA 400

ISLANDIA 900

ISRAEL 800

ITALIA 400

JAMAIKA 1300

JAPONIA 2000

JORDANIA 900

KAZAKHSTAN 1400

KENYA 1200

KIRGIZISTAN 1400

KUWAIT 1200

LETONIA 1000

LIBANO 900

LIBERIA 1000

LIBIA 800

LITUANIA 1000

LUXENBURGO 400

MADAGASKAR 1800

MALAYSIA 1800

MALAWI 1800

MALI 1200

MAROKO 350

MAURITANIA 800

MEXIKO 1100

MOLDAVIA 1100

MONGOLIA 2000

NAMIBIA 1800

NEPAL 1700

NIKARAGUA 1300

NIGERIA 1300

NORVEGIA 600

ZEELANDA BERRIA 2000

OMAN 1200

PAKISTAN 1500

PANAMA 1300

PARAGUAI 1600

PERU 1600

POLONIA 700

PORTUGAL 200

PUERTO RICO 1000

ERRESUMA BATUA 400

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1300

TXEKIAR ERREPUBLIKA 700

KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1700

DOMINIKAR ERREPUBLIKA 900

ERRUMANIA 900

ERRUSIA 1000

SENEGAL 900

SERBIA-MONTENEGRO 600

SINGAPUR 1800

SIRIA 900

SOMALIA 1200

SRI LANKA 1800

HEGOAFRIKA 1300

SUEDIA 600

SUITZA 500

THAILANDIA 1800

TAIWAN 2000

TUNISIA 400

TURKMENISTAN 1400

TURKIA 800

UKRAINA 1100

URUGUAI 1700

UZBEKISTAN 1400

VENEZUELA 1300

VIETNAM 2000

YEMEN 1200

ZANBIA 1700

ZIMBABWE 1700

Iragarkiaren kodea: F0511390