II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
O L A Z T I
Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita
Olaztiko Udalak, 2005eko martxoaren 21eko bilkura berezian, hasiera batez onetsi du Construcciones Arregui eta Ingeniería y Construcciones Nesel enpresek sustaturiko hirigintzako hitzarmena, UE-32 unitateko lurren lagapena eskudiruz konpentsatzeko.
Jendaurrean egonen da, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, 20 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik hasita kontatzen hasita. Espedientea interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.
Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko bihurtuko da honako onespen hau.
Olaztin, 2005eko martxoaren 29an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jáuregui.
Iragarkiaren kodea: L0510131