II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
T X U L A P A I N
2005eko aurrekontua hasiera batean onetsirik
Txulapaingo Udalak, 2005eko ekainaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Txulapainen, 2005eko apirilaren 21ean._Alkatea, José Aldaz Gascue.
Iragarkiaren kodea: L0511107