II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
T X U L A P A I N
2005eko kontuak hasiera batean onetsirik
Txulapaingo Udalak, 2005eko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2004ko ekitaldiko kontuak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 242. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Txulapainen, 2005eko apirilaren 21ean._Alkatea, José Aldaz Gascue.
Iragarkiaren kodea: L0511106