I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
660/2005 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, Natur Programako dirulaguntzak emateko 2005eko deialdia onesten duena.
Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak bere gain du, besteak beste, Nafarroako produktu eta zerbitzuak kanpoan sustatzeko eginkizuna.
Hori gauzatzeko, enpresei eta enpresa-batasunei laguntza-programak eskaintzen zaizkie, haiek enpresen nazioartekotasuna bultza dezaten fasez fase.
Zehazki, Natur Programaren bidez enpresa turistikoak eta haien batasunak nazioartera atera daitezen bultzatu nahi da, entitate horiek kanpoko merkatuan dituzten finkaguneak ezagutarazteko sustapen-gastuetako dirulaguntzak emanez. Sustapen lan horren ondorioz bisitari gehiago izanen ditu Nafarroak.
2004ko urriaren 1etik 2005eko irailaren 30era bitarte eginiko ekintzak hartzen ditu deialdi honek.
Ebazpen honetako laguntzak "de minimis" araubidearen menpe daude; hau da, hiru urteko epean jaso diren dirulaguntza guztien batura ezin izanen da 100.000 eurotik gorakoa izan.
Ebazpen honi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legea aplikatuko zaio eta urtean behin egiten den deialdiaren bitartez bideratzen da.
2005eko urtarrrilaren 1az geroztik indarrean da Europar Batzordearen 2003/361/EE Gomendioa, 2003ko maiatzaren 6koa, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzkoa, deialdi honetan aplikatzekoa dena.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1. Natur Programako dirulaguntzak emateko 2005eko deialdia onestea.
2. Deialdiko oinarri arau-emaileak onestea. Oinarri horiek ebazpen honen eranskinean azaltzen dira.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, 2005eko Gastuen Aurrekontuko ondoko kredituak baimentzen dira, eta, betiere, aldaketak egiten ahal dira, jasotako eskaeren arabera:
_165.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4709/431300 kontu-sailaren kargura.
_35.000 euro gehienez ere, "Kanpo sustapenerako ekintzak" izeneko 850001/81410/4810/431300 kontu-sailaren kargura.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2005eko apirilaren 20an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.
NATUR PROGRAMAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO 2005EKO DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria._Xedea.
Natur Programari dagozkion laguntzak arautzen ditu deialdi honek.
Laguntza hauen bitartez enpresa turistikoak eta haien batasunak nazioartera atera daitezen bultzatu nahi da, entitate horiek kanpoko merkatuan dituzten finkaguneak ezagutarazteko sustapen-gastuetako dirulaguntzak emanez. Sustapen lan horren ondorioz bisitari gehiago izanen ditu Nafarroak.
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak 2004ko urriaren 1etik 2005eko irailaren 30a bitarte gauzatu beharko dira.
Hala ere, programaren 2004ko mintegian parte hartu zuten enpresek edo elkarteek laguntzak eskatzen ahalko dituzte mintegia amaitzen denetik 2005eko irailaren 30era bitarte egiten dituzten jarduketengatik.
2. oinarria._Onuradunak.
Laguntza hauen onuradun ondoko baldintzak betetzen dituzten enpresa edo batasunak izan daitezke:
1. Helbide fiskala Nafarroako Foru Komunitatean duten kanpaleku, landa-hotel, turismo-aterpetxe, landetxe eta turismo-jardueretarako enpresek, betiere ETEen beharkizunak betetzen badituzte, mikroenpresa, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera.
Horiez gain, laguntzak eskatu ahal izanen dituzte aurreko lerroaldean aipatu enpresen batasunek, betiere enpresak Nafarroan baldin badaude eta batasunak izaera juridikoa baldin badu.
2. 2004 baino lehenagoko urteetan lehenbiziko tutoretza-fasea arrakastaz bukatua dutenek edo enpresentzat eta batasunentzat doan eskaintzen diren Sentsibilizazio-Prestakuntzako MIntegietan parte hartu dutela frogatzen dutenek.
3. oinarria._Diruz laguntzen ahal diren gastuak.
3.1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.
Katalogoak, liburuxkak, bideoak sartzen dira, baita web orrialdea sortzea ere, eta hura edo haren edukiak atzerriko hizkuntzetan jartzea ere bai. Ez da sartuko kontzeptu horien ondoriozko autofakturazioa.
Atzerriko hizkuntza bat bederen sartu beharko da material gisa.
3.2. Atzerriko komunikabideetan eginiko publizitatea.
Atzerriko hedabideetarako prestatutako iragarkiak bakarrik sartuko dira kontzeptu honen barrenean. Publizitate horretan, enpresa eskatzailearen izena eta marka agertu beharko dira.
3.3. Merkatu-azterketarako bidaiak.
Enpresarentzat interes estrategikoa edo merkatukoa duten herrialdeetara egindako joan-etorriak; betiere, Espainiatik abiatuta.
3.4. Atzerriko azoketara joatea.
Kontzeptu hauei ematen ahal zaie dirulaguntza:
_Lekua errentan hartzea.
_Erakustokia dekoratzea.
_Produktuak garraiatzea.
_Erakusle eta interpreteak kontratatzea.
_Joan-etorriak eta ostatua.
_Izena ematea eta nahitaezko asegurua, hala nola azokaren katalogoan sartzea.
3.5. Mintegietara joatea eta haietan parte hartzea.
Betiere sektorearen berariazko gaiei buruzkoak badira.
4. oinarria._Laguntzen zenbatekoa.
4.1. Atzerriko hizkuntzan eginiko zabalkunde-materiala.
Gastuen % 50 arte heltzen ahalko da dirulaguntza.
4.2. Atzerriko komunikabideetan eginiko publizitatea.
Gastuen % 50 arte heltzen ahalko da dirulaguntza.
4.3. Atzerriko azoketara joatea.
Gastuen % 50a bitarte, joan-etorrien eta ostatuaren atalekoak izan ezik. Atal honetan, dirulaguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatatzekoak pagatuko ditu, eta lurralde horretarako ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.
Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.
4.4. Merkatu-azterketarako bidaiak.
Laguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatatzekoak pagatuko ditu, eta lurralde horretarako ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere.
Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.
Dirulaguntza emanen zaie, gehienez, bi bidaiari enpresa bakoitzeko eta lau bidaiari batasuneko.
4.5. Mintegietara joatea eta haietan parte hartzea.
Laguntzak turista-klasean pertsona batek bidaiatzeko izanen dituen gastuak eta ostatatzekoak pagatuko ditu, eta lurralde horretarako ezarria den bidaia-poltsaren zenbatekoraino iristen ahal da gehienez ere. Espainian izanez gero, 210 euro izanen dira.
Ondorio horietarako, ez dira bidaia-gastutzat hartuko lekualdaketak.
5. oinarria._Gehienezko dirulaguntza.
Honako gehienezko dirulaguntza-zenbateko hauek ezartzen dira:
_Banakako enpresen kasuan, gehieneko laguntza 6.000 euro izanen da, kontzeptu guztiak barne direla.
_Enpresa-batasunen kasuan, gehieneko laguntza 12.000 euro izanen da azoketara joateko eta 6.000 euro gainerako kontzeptuetarako:
6. oinarria._Eskabidearen aurkezpena eta dokumentazioa.
Eskabideak aurkeztuko dira Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistroan (Tomás Caballero parkea, 1, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.
Dokumentazioa posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira (posta-zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikulua).
Hilabeteko epea dago, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eskaerak aurkezteko. Epea amaituko da ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hilabeteko egun berean. Eskabideak, Fc7.07.04 ereduaren araberakoak, ondoko agiri hauekin batera aurkeztuko dira:
_Ekintza plana, parte hartzeko eskaeraren inprimakian ageri den edukien zerrendaren araberakoa.
_Azaldutako ekintzetarako beste erakunde batzuei eskatutako laguntzen zinpeko aitorpena, eta "de mínimis" arauari jarraikiz emandako laguntzena, Fc7.07.07. inprimakiaren arabera eginak.
_ETE izateari buruzko zinpeko aitorpena, Fc7.07.15 ereduaren araberakoa.
7. oinarria._Dirulaguntza emateko irizpideak.
Dirulaguntzak ondoko irizpide hauei jarraikiz emanen dira:
_4. eta 5. oinarrietan ezarritako gehieneko portzentajeen arabera kalkulatuko da dirulaguntzaren zenbatekoa babestutako ekintzetarako.
_Aurrekontuko diru kopurua aurreko puntuaren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da eskatzaile guztien artean.
_2005eko ekitaldirako aurrekontuan eskura izanen den diru kopurua igotzen bada, laguntza osagarri bat emanen da, baina 4. eta 5. oinarrietan ezarritako portzentaje eta kopuruak gainditu gabe betiere.
8. oinarria._Instrukzioa eta ebazpena.
Eskabideak jasotakoan, Merkataritza Zerbitzuak haien edukia aztertuko du, 2. oinarrian eskatutako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.
Hurrena, aurkeztutako ekintza-planak aztertuko dira, Turismorako eta Turismoaren Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.
Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, hamar eguneko epean osatzeko eskatuko zaio eskatzaileari. Horrela egiten ez badu, uko egiten diola ulertuko da eta espedientea artxibatuko da.
Halaber, eskaerek ez badituzte beharkizunak betetzen edo planak errefusatzen badira, laguntzak ukatu eginen dira.
Beharkizunak betetzen dituzten eskatzaileei eta jarduketa plana onetsi zaienei, gutun bat bidaliko zaie horren berri emanez, eta epe bat emanen dirulaguntzak jaso ditzaketen ekintzak burutu dituztela frogatzen duen dokumentazioa aurkez dezaten.
Frogabideak Fc7.07.14 formularioan aurkeztuko dira eta honako dokumentazioa erantsiko zaie:
_Fakturen kopiak.
_Ordainketen frogagiriak, esaterako, ordainagiriak, letrak edo banku-karguak.
_Hurrengo frogagiriak:
_Atzerriko komunikabideetan eginiko zabalkundea eta publizitatea: ale bat aurkeztuko da, fakturetan dirulaguntza jasotzeko agertzen den kontzeptu bakoitzeko. Hedabideetako publizitatearen kasuan, gainera, portadaren eta iragarkiaren kopia bat.
Dirua jaso dezaketen ekintzak justifikatzerakoan dokumenturen bat aurkeztu ezin bada, eskatzaileak gertaera horren arrazoiak eman beharko ditu eta epea luzatzeko eskatu, eta departamentua beharturik dago luzapen hori ematera.
Dokumentazioa osorik egonez gero, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak laguntza eman eta ordaintzeko ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean, jarduketak egin direla frogatzeko agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.
Bestela, laguntza emateko ebazpena emanen da, eta ordainketa, berriz, dokumentazioa osatutakoan eginen da.
Epe horretan ebazpen espresurik ematen eta jakinarazten ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.
9. oinarria._Bateraezintasunak.
Laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein erakunde edo organismok egintza beretarako eman dezakeen beste edozeinekin.
10. oinarria._Laguntzak "de minimis" izatearen ondorioak.
Laguntza hauek " de minimis" dira, Europar Batzordearen 69/2001 Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz; beraz, aurreko hiru urteetan "de minimis" gisa enpresak hartutakoari gehituta, ez du 100.000 eurotik gora eginen.
Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide honi jarraituz aurreko hiru urteetan eskatu edo hartutako laguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.
11. oinarria._Laguntzen onuradunen betebeharrak eta laguntzak itzuli beharra.
Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen-jarduketak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta fondoak zertarako eman diren horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.
Hein batean nahiz erabat ez baldin badira betetzen oinarri arau-emaile hauetan finkatutako baldintzak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 8ko 8/1997 Foru Legean finkatutakoak, dirulaguntzak galdu edo murrizten ahalko dira, bai eta itzultzeko agindu ere.
Deialdi hau ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legearen bidez ezarririko arau-hauste eta zehapen araubidearen menpe dago.
12. oinarria._Errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
BIDAIA POLTSAK
H E R R I A L D E A POLTSA
ALBANIA 850
ALEMANIA 400
ANGOLA 1700
SAUDIAR ARABIA 1200
ALGERIA 350
ARGENTINA 1700
ARMENIA 1000
AUSTRALIA 1900
AUSTRIA 600
AZERBAIJAN 1200
BANGLADESH 1500
BELGIKA 400
BIELORRUSIA 1000
BOLIVIA 1600
BOSNIA-HERZEGOVINA 600
BOTSWANA 1800
BRASIL 1500
BRUNEI 1900
BULGARIA 900
KAMERUN 1300
KANADA (EKIALDEKO KOSTA) 1100
KANADA (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400
TXAD 1100
TXILE 1800
TXINA 2000
TXIPRE 700
KOLONBIA 1300
KONGO 1700
HEGO KOREA 2000
BOLI KOSTA 1300
COSTA RICA 1300
KROAZIA 600
KUBA 900
DANIMARKA 400
EKUADOR 1300
A.E.B. (ERDIALDEA) 1100
A.E.B. (EKIALDEKO KOSTA) 900
A.E.B. (MENDEBALDEKO KOSTA) 1400
EGIPTO 800
EL SALVADOR 1300
ARABIAR EMIRERRIAK 1200
ESLOVAKIA 600
ESLOVENIA 500
ESTONIA 1000
ETIOPIA 1200
FILIPINAK 1800
FINLANDIA 600
FRANTZIA (GAINERAKOA) 350
FRANTZIA (HEGOMENDEBALDEA) 200
GABON 1300
GEORGIA 1200
GHANA 1300
GREZIA 550
GUATEMALA 1300
GINEA BISSAU 900
GINEA 1000
EKUATORE GINEA 1100
HERBEHEREAK 400
HONDURAS 1300
HUNGARIA 700
INDIA 1500
INDONESIA 1800
IRAK 1100
IRAN 1300
IRLANDA 400
ISLANDIA 900
ISRAEL 800
ITALIA 400
JAMAIKA 1300
JAPONIA 2000
JORDANIA 900
KAZAKHSTAN 1400
KENYA 1200
KIRGIZISTAN 1400
KUWAIT 1200
LETONIA 1000
LIBANO 900
LIBERIA 1000
LIBIA 800
LITUANIA 1000
LUXENBURGO 400
MADAGASKAR 1800
MALAYSIA 1800
MALAWI 1800
MALI 1200
MAROKO 350
MAURITANIA 800
MEXIKO 1100
MOLDAVIA 1100
MONGOLIA 2000
NAMIBIA 1800
NEPAL 1700
NIKARAGUA 1300
NIGERIA 1300
NORVEGIA 600
ZEELANDA BERRIA 2000
OMAN 1200
PAKISTAN 1500
PANAMA 1300
PARAGUAI 1600
PERU 1600
POLONIA 700
PORTUGAL 200
PUERTO RICO 1000
ERRESUMA BATUA 400
AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA 1300
TXEKIAR ERREPUBLIKA 700
REP. KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA 1700
DOMINIKAR ERREPUBLIKA 900
ERRUMANIA 900
ERRUSIA 1000
SENEGAL 900
SERBIA-MONTENEGRO 600
SINGAPUR 1800
SIRIA 900
SOMALIA 1200
SRI LANKA 1800
HEGOAFRIKA 1300
SUEDIA 600
SUITZA 500
THAILANDIA 1800
TAIWAN 2000
TUNISIA 400
TURKMENISTAN 1400
TURKIA 800
UKRAINA 1100
URUGUAI 1700
UZBEKISTAN 1400
VENEZUELA 1300
VIETNAM 2000
YEMEN 1200
ZANBIA 1700
ZIMBABWE 1700
Iragarkiaren kodea: F0511197