59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2005eko aurrekontu arrunta hasiera batean onetsirik

Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2005eko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen, hasiera batez, 2005eko apirilaren 14an egin bilkuran.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

Gastuen aurrekontua:

1. kapitulua._Langileen lansariak: 326.600,00.

2. kapitulua. _Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 43.700,00.

3. kapitulua._Korrituak: 100,00.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 6.000,00.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.500,00.

Gastuen aurrekontua, osotara: 377.900,00.

Dirusarreren aurrekontua:

3. kapitulua._Tasak eta bestelako dirusarrerak: 9.060,00.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 326.780,00.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 60,00.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 42.000,00.

Dirusarreren aurrekontua, guztira: 377.900,00.

Aurrekontu hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

San Adrianen, 2005eko apirilaren 15ean._Mankomunitateko burua, María Carmen Lorente Marín.

Iragarkiaren kodea: L0510865