II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
TRAIBUENAS
2005eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsirik
Traibuenasko Kontzejuak, 2005eko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontuaren espedientea Kontzeju honen idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Traibuenasen, 2005eko apirilaren 18an._Jarduneko kontzejuburua, Resurrección Labiano Gabari.
Iragarkiaren kodea: L0510822