II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
O L E X U A
Aurrekontua hasiera batean onetsirik
Olexuako Udalak, 2005eko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Olexuan, 2005eko apirilaren 12an._Alkatea, Santiago Jesús Crespo Ganuza.
Iragarkiaren kodea: L0510818