59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

IGANTZI

40/2005 Ebazpena, maiatzaren 3koa, Igantziko Udaleko alkateak emana. Honen bidez finkatzen dira "Ibilgailuen aparkalekua Igantzin" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko egunak

Igantziko Udalak, 2003ko otsailaren 6ko bileran hartutako erabakiaren bidez, "Ibilgailuen aparkalekua Igantzin" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez, bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko epea igaro zen eta, epe horretan Agustin Sainz Irigoien jaunak egindako alegazioa ez zenez onartu, Igantziko Udalak 2003ko irailaren 12an egindako bileran behin betikoz onetsi zuen aipatutako proiektua.

Nafarroako Gobernuak, apirilaren 5eko 164/2004 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

Ebatzi dut:

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2005eko maiatzaren 30ean Herriko Etxe horretan ager daitezen, ukituriko ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.

2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Igantziko Udaleko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.

Hitzordua: 13:00. Titularra: Agustín Sainz Irigoien jauna. Helbidea: Frain auzoa, 10. Mendialdea. Igantzi. Finkaren kodea: 1. poligonoko 66. lurzatia. Igantzi.

Igantzin, 2005eko maiatzaren 3an._Igantziko Udaleko alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0511825