59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E T A I O

Larreak enkantean

Etaioko Udalak enkante publikoa eginen du 8 urtetarako adjudikatzearren udal mugapean diren katastroko 1 eta 2. poligonoetako larreen aprobetxamendua, udal artegiaren erabilerarekin batera, eta katastroko 316-A eta B lurzatietako nekazaritza aprobetxamendua.

Ahozko posturen bidezko enkantea maiatzaren 20an eginen da, 14:00etan, Etaioko Udaletxean. Bigarren eta hirugarren enkantea behar badira, maiatzaren 27an eta ekainaren 3an eginen dira, ordu eta toki beretan.

Hasierako prezioa: 3.000 euro urtean. Agiriak interesatuen eskura daude Etaioko Udalaren bulegoetan.

Etaion, 2005eko maiatzaren 5ean._Alkate udalburua, Juan Miguel Salinas Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L0512413