59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MUGIRO

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Mugiroko Kontzejuak, 2005eko maiatzaren 2an egindako batzarrean, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Mugiroko kontzejuaren Etxea eraikitzeko obrak (2001-2003ko Toki Azpiegituren Hiru Urteko Planean sartutako obra).

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, presako lehiaketa bidez.

Kontratazio aurrekontua: 71.087,42 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: lau hilabete.

Aurkeztu beharreko agirirak: klausula administratiboen pleguan.

Baldintzen plegua eta proiektua lizitatzaileen eskura dago, Copistería Copian (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruña, 948-272728 telefonoa).

Proposamenak aurkezteko: Larraungo Udalaren erregistroan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Proposamenak noiz ireki: Mugiroko Kontzeju Etxean, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko larunbatean, 12:00etan.

Mugiron, 2005eko maiatzaren 2an._Kontzejuburua, María Ignacia Sorabilla Barberena.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................., adinez nagusi, herria: ................., helbidea ...................., nire izenean (edo ...................... ordezkatuz helbidea: ........... (..............) jakinik ..........(e)ko ............... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zela Mugiroko Kontzejuaren Etxea eraikitzeko obrak presako tramitazioaren bidez eta prozedura irekian adjudikatzeko iragarkia, eta ezaguturik proiektua eta lizitazioa arautzen duten klausula administratibo eta partikularren plegua, hitz ematen dut obra horiek eginen ditudala, agiri horiei hertsiki lotuz, diru kopuru honen truke: ................... euro (................... euro).

Mugiron (Larraun), 2005eko ................aren ................(e)an.

Iragarkiaren kodea: L0511957