II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
GOIZUETA
Oihan enkantea
Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lotea: "Aritziarra" parajean. 2.512 intsinis pinu, 3.465,64 m³ egiten dutenak. Mozketa mota: matarrasa.
Hasierako prezioa: 162.885,08 euros (BEZa kanpo).
Proposamenak udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun baliodunaren ondorengo asteleheneko eguerdiko ordu bata arte.
Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta ondoko ostiral balioduneko eguerdiko ordu bitan irekiko dira proposamenak.
Bi epe horietako bat balioduna ez den egun batean bukatzen bada, hurrengo astelehenera arte atzeratuko da (aipatutako ordura arte).
Proposamenekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:
1._Eskatzailearen nortasun agiria.
_Lizitatzailea pertsona juridikoa bada, eraketaren eskritura aurkeztu beharko du eta, behar bada, aldaketarena, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribaturik, aplikatzen ahal zaion mertakaritzako legediaren arabera hori eskatzerik bada. Horrela ez bada, eraketaren eskritura edo agiria aurkeztu beharko du, edo aldaketarena, estatutuak edo eratzearen akta, jarduera arautzen duten arauak agertzen dituena, behar den erregistro ofizialean inskribaturik, hori badagokio.
_Lizitatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionala aurkeztu beharko du.
2._Lizitatzailearen adierazpena, edo, hala bada, haren ahalordedun edo ordezkariarena, non adieraziko den, hitzen ardura bere gain hartuz, ez enpresa ezta bere administrariak ere ez daudela kontratazioa debeku deneko egoeretako batean, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituen ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 30. artikuluak aipatzen dituenetako batean.
3._Enpresaren sailkapen agiria.
4._Behin-behineko fidantza gisa, hasierako prezioaren % 2 jarri izanaren ordezkagiria.
5._Proposamen ekonomikoa.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude.
Goizuetan, 2005eko maiatzaren 3an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L0511832