II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
GARDE
Oihan enkantea
@@@ Udal honek, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, plegu itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
1. lotea._361 ler, 366,6 m³ zur, errealak, egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.582,60 euro.
2. lotea._358 ler eta 9 izei, 307,6 m³ zur eta 26,9 m³ zur, errealak eta hurrenez hurren, egiten dutenak. Hasierako prezioa: 14.399,14 euro.
3. lotea._226 izei eta 25 ler, 252,6 m³ zur eta 36,6 m³ zur, errealak eta hurrenez hurren, egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.557,98 euro.
Proposamen ekonomikoak, udal diruzaintzan hasierako prezioaren ehuneko 2 fidantza gisa utzi izanaren gordekinarekin batera, heldu den ekainaren 9ko arratsaldeko laurak baino lehen aurkeztu behar dira. Proposamenak ondotik irekiko dira.
Enkantean parte hartzeko enpresaren sailkapen agiria aurkeztu beharko da nahitaez.
Baldintzen pleguak udal idazkaritzan daude ikusgai.
Garden, 2005eko apirilaren 28an._Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L0511670