59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

L I Z A R R A

Obra kontratazioa

Deia egiten duen organoa: Lizarrako Udala.

Kontratuaren xedea: "Lizarrako B.B.B.P.B.ko 10.1 exekuzio unitatearen urbanizazioa" obren kontratazioa.

Adjudikatzeko prozedura eta tramitazioa: presako tramitazioa, prozedura irekia, lehiaketa bidez.

Kontratuaren prezioa, gehienez: 511.748,11 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 10.234,96 euro.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren, ekonomikoen eta teknikoen pleguan ageri direnak.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Lizarrako Udaleko erregistro orokorrean, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Klausula administratibo partikularren, ekonomikoen eta teknikoen plegua eta dokumentazio teknikoa interesatuen eskura daude udal bulegoetan (Lizarrako Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1), Lizarrako Seri-Color kopia-dendan (Urederra ibaia plaza, 7; telefonoa/faxa: 948-553457) eta 012 telefonoan.

Lizarran, 2005eko maiatzaren 3an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0511821