59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B U R L A T A

Lehiaketa irekia, Burlatako alde zaharrean, B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A.1 unitatean, herriko etxea eraikitzeko obrak kontratatzeko Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Burlatako Udalak, 2003ko ekainaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Burlatako alde zaharrean, B.B.P.B.ren berrikuspeneko U.A.1 unitatean, herriko etxea eraikitzeko obrak kontratatzea, Carlos Iraburu Elizalde eta Emilio Moncada Durruty arkitektoek prestatutako proiektuari jarraituz, dagokion elkargo ofizialak 2005eko apirilaren 14an ikus-onetsia izan baitzen.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.

Hasierako prezioa: bi milioi ehun eta hamabost mila eta hogeita hamar euro eta berrogeita zortzi zentimo (2.115.030,48 euro), gastu orokorrak, industri mozkina eta B.E.Z. barne.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Burlatako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira proposamenak edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, betiere hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak jendaurrean non eta noiz ireki: zazpigarren egun baliodunean izanen da, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Baldintza administratibo partikularren plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Burlatako Udaleko Hirigintza Departamentuan (San Juan Bautista plaza, 1) edo Udalaren www.burlada.es web orrian.

Burlatan, 2005eko apirilaren 19an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0512368