II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BERIAIN
"Beriaingo Alde Zaharreko biribilgunearen urbanizazioa" obrak kontratatzeko lehiaketa publikoa
Beriaingo Udalak, 2005eko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, Beriaingo Alde Zaharreko biribilgunea urbanizatzeko obrak arautuko dituen baldintza plegua onetsi zuen. Hona hemen datu garrantzitsuenak:
Xedea: Beriaingo Alde Zaharreko biribilgunearen urbanizazioa.
Adjudikatzeko modua eta prozedura: lehiaketa publiko irekia.
Aurrekontua: 190.814,33 euro (BEZa barne).
Behin-behineko bermea: 3.816,29 euro.
Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko 4.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko bulegoetan, hogeita sei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Proposamen ekonomikoak noiz ireki: haiek aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean.
Baldintzen plegua interesatuen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ohiko orduetan.
Beriainen, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.
PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA
Izena: ......................, helbidea (herria, kalea): ................................., NAN zenbakia: ........, nire izenean (edo .................. ordezkatuz, aurkeztutako agirietan frogatzen den bezala). Beriaingo Alde Zaharreko biribilgunea urbanizatzeko obrak adjudikatzeko lehiaketa publikoaren berri izanik (....... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, .................koa), lehiaketan parte hartzen dut eta hitz ematen obrak eginen ditudala proiektu teknikoaren eta klausula administratiboen pleguaren arabera, osorik onartzen baititut, ............. (letraz eta zenbakiz) ............... euroren truke, BEZa barne.
(Tokia, eguna, sinadura eta enpresaren zigilua)
Iragarkiaren kodea: L0511396