II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
BAZTAN
Amaiurko Udalaren jabetzako orubea enkantean
Baztango Udalak, 2004ko abenduaren 17an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hirugarren enkante publikorako deia egitea, hasierako prezioa % 20 merkeago, Udalaren jabetzako orubea (37. poligonoko 14. lurzatia), Amaiurren dagoena, besterentzeko. Xehetasunak Iturria arkitekto teknikoak 2003ko abenduan pretatutako dokumentazio teknikoan biltzen dira.
Hasierako prezioa 56.447,58 eurokoa izanen da (berrogeita hamasei mila laurehun eta berrogeita zazpi euro eta berrogeita hemezortzi zentimo).
Enkantea arautuko duen klausula ekonomiko administratiboen plegua eta hari erantsitako dokumentazioa lizitatzaileen eskura daude Baztango Udalaren idazkaritzan.
Proposamenak aurkezteko 20 egun baliodun izanen dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Baldintza pleguan ezarritako eran aurkeztuko dira proposamenak, plegu horretan zehazten den edukia dutela, Baztango Udalaren erregistroan aurkeztu ere, jendea hartzeko ordutegian. Ekitaldi publikoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko lehenengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.
Elizondon (Baztan), 2005eko apirilaren 28an._Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.
Iragarkiaren kodea: L0511398