II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
GAYARRE ANTZOKIA UDAL FUNDAZIOA
"Bar Niza" izeneko lokala errentan hartu eta ustiatzeko lehiaketa publikoa
Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren Patronatuko Batzarrak, 2005eko apirilaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publiko honetarako dei egitea:
Xedea: "Bar Niza" izeneko lokala errentan ematea, taberna-kafetegi gisara kudeatu eta ustiatzeko.
Adjudikatzeko bidea: lehiaketa publikoa.
Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoen pleguan ageri direnak; lizitatzaileek eskura izanen dituzte Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren bulegoan, Ahumada dukearen kaleko 5-behean; telefonoa: 948 206593.
Eskaintzak aurkezteko epea: 26 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Ahumada dukearen kaleko 5-behean.
Iruñean, 2005eko apirilaren 28an._Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0511820