59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Obren esleipena Gayarre Antzokia berritu eta jarduera sailkaturako egokitzeko

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak 2005eko apirilaren 5eko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Obrak esleitzea Gayarre Antzokia berritu eta jarduera sailkaturako egokitzeko.

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren prezioa: 1.799.519,23 euro.

Esleipen hartzailea: Mastil Marco Construcciones, S.L.

Iruñean, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510444