59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

299/2005 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuaren menpean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetarako "Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programako proiektuetarako deialdia baimentzen duena, 2005/2006 ikasturterako.

Hezkuntza Departamentuak teknologia berrien inguruan duen helburu nagusietako bat teknologia horiek curriculumean txertatzea da. Helburu hori lortzeko ekintzen artean dago urtero teknologia berrien proiektuetarako deialdia egitea, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publiko guztiek parte hartzeko.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txostena aurkeztu du, teknologia berrien proiektuetarako 2005-2006 ikasturterako deialdiaren oinarriak onets daitezela eskatzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren menpean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetarako "Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programako proiektuetarako deialdia onestea, 2005-2006 ikasturterako. Deialdiaren oinarriak I. eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Irakasleen Hobekuntzako Atalera eta Teknologia Berrien Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

O I N A R R I A K

Lehena._Deialdia egiten da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpean unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ematen duten ikastetxe publikoetarako "Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programako 2005-2006 ikasturteko proiektuetarako.

Bigarrena._Ikastetxe bakoitzeko proiektu bat aurkeztu ahalko da eta, proiektu hori ezin izanen da aurkeztu oinarri hauetako modalitate eta helburuen antzekoak dituen beste edozein deialditan.

Hirugarrena._Deialdi honen xede diren proiektuak bi modalitate hauetako batean sartuko dira: ikas-materialak sortzea edo ikerketa, berrikuntza eta integrazioa.

A._Ikas-materialak sortzea.

Hezkuntza arloko edo izaera orokorreko aplikazio eta programa informatikoen erabilera eta ustiapen didaktikoa bultzatzeko jarduerak prestatzea: bideo edo disko euskarriko ikas-materialak sortzea, tokian edo sarean lan egiteko; erabili beharreko tresnen ahalmena aprobetxatuko dute eta irakasleen irakaste lanerako baliabideak sortzen lagunduko (aurkezpen programak, web-a editatzeko programak, web-aren diseinu eta animazio programak, egile programak, edizio digital ez-lineala, eta abar).

B._Ikerketa, berrikuntza eta teknologia berriak hezkuntzako lanean integratzea.

Ikastetetxean irakasle talde bat sortzea, diziplinartekoa edo maila artekoa, ikerketara, berrikuntzara eta teknologia berriak hezkuntzako lanean integratzera bideratutako ekintza eta jardueren garapena bultzatuko duena.

Laugarrena._A modalitatearen garapena. Ikas-materialak sortzea.

1. Helburuak. Ikastetxeetan berean diseinatu eta planifikatutako ikas-materialen prestaketa sustatzea. Lehentasuna izanen dute tresna berrien erabileran izaera berritzailea dutenek eta ikastetxean dauden baliabideak aprobetxatzen dituztenek.

2. Garapena. Proiektuan behinik behin ondoko alderdi hauek garatu eta aurkeztu beharko dira:

_Ikastetxean teknologia berriak aplikatzeko egiten diren jardueren memoria, halakorik egiten bada.

_Proiektuaren bidez lortu nahi diren helburuak.

_Proiektuaren deskribapena, alderdi interesgarrienen zehaztapena eta haien denboralizazioa; proiektua egiteko aurrez ikusi den lan plana zein den zehatz-mehatz agertuko da.

_Prestatu beharreko materialen deskribapena:

1._Materialak curriculumeko zein arlotan eta mailatan txertatzen diren.

2._Materialek lantzen dituzten gaiak.

3._Proiektua denboran nola garatuko den (zirriborroa).

4._Gelan egin beharreko jardueren deskribapen laburra.

5._Lana gainerako jarduera arruntetan nola txertatuko den.

_Erabili asmo diren baliabideak.

_Proiektua egiteko prestakuntzaren eta horniduraren arloan zer behar dauden ahalik eta gehien zehaztea.

3. Lantaldearen konpromisoak. Behin Proiektua bukaturik (2006ko ekainaren 15a baino lehenago), Koordinatzaileak bere geografi eremuko ILZn utziko ditu prestatutako materialak eta azken memoria, euskarri informatikoan eta paperean. Horietan ondoko datu hauek agertuko dira behinik behin:

_Proiektuaren garapena.

_Prestatutako materialen deskribapena.

_Egindako jarduera eta esperientziak.

_Prestatutako materialaren erabilera didaktikorako gida.

_Lan taldeak jardueraren garapenari eta emaitzei buruz egindako balorazioa.

_Materiala Nafarroako Gobernuaren jabetzapean geldituko da eta hura erabiltzen ahalko du, betiere zer taldek egin duen aipatuta. Horrela, Proiektuari loturik prestatzen diren material guztietan honako hauek agertu beharko dira nabarmen: "Nafarroako Gobernua-Hezkuntza Departamentua" eta "Hezkuntzako Teknologia Berrien Programa" logotipoak (PNTEren web orrian daude), eta "Teknologia Berriak eta Hezkuntza Proiektuetarako 2005-2006 Deialdia" testua.

Bosgarrena._B modalitatearen garapena. Ikerketa, berrikuntza eta teknologia berriak hezkuntzako lanean integratzea.

1. Helburuak. Teknologia berriak ikastetxean integratzea eta horien erabilerari buruzko berrikuntza eta ikerketa, diziplinarteko eta/edo maila arteko proiektuak garatuz, ikastetxeko bereko irakasle taldeek zuzendu eta planifikaturik.

2. Garapena. Proiektuak proposaturiko helburuarekin zerikusia duten gaien gainekoak izanen dira: hizkuntza multimedia eta ikus-entzunekoa, edizio digitala eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzeko edozein jarduera, lagungarri badira curriculuma garatzeko, ikasleen ikaskuntza aktiboa metodologia berritzaileen bidez bultzatzeko eta tresna informatikoen eta ikus-entzunezkoen bateratasuna sustatzeko.

_Proiektuaren eskabidean aurreikusiriko lan plana zehaztu beharko da, argi eta garbi, gutxienez ere kontu hauek bilduko dituena:

.Teknologia berriak curriculumean integratzeko eta horien gaineko ikerketa eta berrikuntzarako egiten diren jardueren memoria.

.Esperientziaren bidez lortu nahi diren helburuak.

.Aukeraturiko proiektuaren azalpena, konturik interesgarrienak, epeak eta prestatu beharreko materialak azalduz.

.Erabili asmo diren baliabideak.

.Proiektua gauzatzeko prestakuntza eta dotazio beharrak, behar bezala justifikatuak.

3. Lantaldearen konpromisoak. Behin Proiektua bukaturik (2006ko ekainaren 15a baino lehenago), Koordinatzaileak bere geografi eremuko ILZn utziko ditu prestatutako materialak eta azken memoria, euskarri informatikoan eta paperean. Horietan ondoko datu hauek agertuko dira behinik behin:

_Proiektuaren garapenari buruzko memoria.

_Egindako jarduera eta esperientziak.

_Prestaturiko materialen azalpena.

_Lan taldeak jardueraren garapenari eta emaitzei buruz egindako balorazioa.

_Materialak Nafarroako Gobernuaren jabetzapean geldituko dira eta erabiltzen ahalko ditu, betiere zer taldek egin dituen aipatuta. Horrela, Proiektuari loturik prestatzen diren material guztietan honako hauek agertu beharko dira nabarmen: "Nafarroako Gobernua-Hezkuntza Departamentua" eta "Hezkuntzako Teknologia Berrien Programa" logotipoak (PNTEren web orrian daude), eta "Teknologia Berriak eta Hezkuntza Proiektuetarako 2005-2006 Deialdia" testua.

Seigarrena._Hezkuntza Departamentuak bi modalitate horietan hautatzen dituen proiektuetarako egiten duen ekarpena. Proiektuen ezaugarrien arabera, proiektu horiek garatzeko ondoko laguntza izanen da:

1. Aholkularitza. Teknologia Berrietako aholkulari bat esleituko zaio Proiektuaren jarraipenaz arduratzeko. Horrez gainera, proiektu jakin batzuetan, Arlo edo Mailako beste aholkulari batzuek ere parte hartzen ahalko dute.

2. Prestakuntza. Irakasleen Hobekuntzako Atalak eta Teknologia Berrien Atalak behar diren prestakuntza jarduerak antolatuko dituzte, deialdi honetan aukeraturiko proiektuak garatuko dituzten irakasleendako.

_Jarduera horiek ikastetxean berean, urrutiko hezkuntzaren bidez edo dagokion ILZn eginen dira, aukeratzen den proiektuaren beharren eta ezaugarrien arabera.

_Batzordearen iritziz, 2005-2006 ikasturteko Prestakuntza Planean sarturiko jardueren antzekoak diren prestakuntza jarduerarik ez da antolatuko.

_Jarduera horiek antolatu eta egiaztatuko dira irakasleendako prestakuntza jardueren gaineko arautegi orokorraren arabera.

3. Laguntzen zenbatekoa. Hamargarren oinarrian aipatzen den Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen baliabide ekonomikoak eta/edo materialak eskainiko dira, bai aurkezten diren beharrei aurre egiteko nola Proiektua egin ahala sortzen diren beharrei erantzuteko.

_Hezkuntza Departamentuak ikastetxearen esku utziko duen materiala, maileguan (Proiektua egiten den bitartean edo tarte jakin baterako) edo gordailuan lagako dio.

_Ikastetxeari gordailu gisa utziriko materiala bertatik eramaten ahalko du Hezkuntza Departamentuak proiektuaren azkeneko ebaluazioa negatiboa bada edo ezarritako helbururako erabiltzeari uzten bazaio, edo Departamentuak berak justifikaturiko beste arrazoi batzuengatik.

Zazpigarrena._1. Proiektuak koordinatzaile bat edukiko du, ahal bada, ikastetxean behin betiko destinoa duen irakasle izanen dena. Hona hemen haren eginkizunak:

_Esperientziaren garapena koordinatu eta dinamizatzea.

_Lan taldearen bilkurak koordinatzea.

_Lan plana, ikasturtearen bukaerako memoriak eta barne ebaluazioak eta proiektuari loturiko jarraipen txostenak prestatzeaz arduratzea, beharrezkoa denean.

_Materialaz eta ekipoen erabilera egokiaz arduratzea.

_Kasuan kasuko eskualdeko teknologia berrietarako aholkulari-irakaslearekin eta Hezkuntzaren Plangintzako Zerbitzuko langileekin bidezkotzat jotzen dituen harremanak izatea.

_Proiektua bukatutakoan, taldeko kide bakoitza "Gai" edo "Ez gai" gisa proposatzea, deialdi honen hamargarren oinarrian ageri den batzordean.

2. Teknologia Berrien aholkulari batek hautatzen diren proiektuen segimendua eginen du. Urtarrilean, aholkulariak lehenengo txostena eginen du proiektuaren egoeraz. Halaber, proiektua bukatutakoan, eta ekainaren 30a baino lehen, aholkulariak azken txostena prestatuko du, eginiko jarraipena, garaturiko prozesuaz duen balorazioa eta lorturiko emaitzak bilduko dituena. Bi txosten horiek Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien Bulegora igorriko dira; azkeneko txostenarekin batera, prestaturiko materialak eta proiektuaren memoria aurkeztuko dira.

Zortzigarrena._1. Ikastetxeko zuzendariak eginen du deialdi honetan parte hartzeko eskabidea. Gainera, irakasleen klaustroak eskaera egitearen alde harturiko erabakia beharko da.

2. Zuzendariak eranskineko eskabidea beteko du eta oinarri honetako laugarren idatz-zatian aipatzen diren agiriekin batera aurkeztuko.

3. Ikastetxea zer eskualdetan dagoen, bertako Irakasleei Laguntzeko Zentroko Erregistroan aurkeztuko da eskabidea. Horretarako 30 egun naturaleko epea egonen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aurrera.

4. Eskabidearekin batera ondoko agiriak joanen dira:

a) Proiektua.

b) Ikastxeko zuzendariak luzaturiko ziurtagiria, deialdi honetan parte hartzeko eskabidearekin irakasleen klaustroa ados dagoela adieraziko duena.

c) Diskete bat, honako informazioarekin: proiektua, Microsoft Word formatuan, eta "PNTE2005.xls" artxibategiko galdera-sorta behar bezala betea (www.pnte.cfnavarra.es/pnte web orritik jaitsi daiteke edo Teknologia Berrien aholkulariari eskatu). Kontuan izan behar da proiektua osatzen duten irakasleen taldean gutxienez 4 kide egonen direla eta gehienez ere 10.

Bederatzigarrena._Pedagogi taldeak, ILZko teknologia berrien aholkulariarekin batera, jasotzen den eskabide bakoitzari buruzko txostena eginen du. Txosten hori prestatzeko behar duen informazioa eskatzen ahalko dio proiektuaren koordinatzaileari.

Hamargarrena. 1. Deialdi hau Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ebatziko du. Eskaerak aukeratzeko proposamena egiteko, batzorde bat osatuko da, kide hauek izanen dituena:

Mahaiburua:

_Teknologia Berrien Ataleko burua.

Idazkaria:

_Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berrien Bulegoko burua.

Mahaikideak:

_Irakasleen Hobekuntzako Ataleko burua edo berak izendatzen duena.

_Prestakuntza Programen Bulegoko burua.

_Teknologia Berrietarako aholkulari-irakaslea.

2. Batzordeak kontu hauek baloratuko ditu eskaeretan:

_Zer ataletan aurkezten diren, horrexen helburuak eta berariazko baldintzak.

_Proiektu osoaren bideragarritasuna eta adierazitako lan ildoak.

_Ikastetxe eskatzaileak teknologia berrietan izan duen lan ildoa.

_Aurreko deialdietan parte hartu ez duten ikastetxeen proiektuek lehentasuna izanen dute.

_Kasuan kasuko Irakasleei Laguntzeko Zentroak luzaturiko txostena.

_Ikastetxeko ordutegian proiektuaz arduratuko den lan taldearendako ordu batzuk uzteko konpromisoa, hala nola lan horretarako aukeratzen diren tokien baldintzak, horrelakorik baldin badago.

_Ikastetxearen eta haren eskualdearen ezaugarriak.

_Parte hartzen duten irakasleen kopurua eta egoera administratiboa.

3. Eskatutako baldintzaren bat bete ezean edo eskabidea epez kanpo aurkeztuz gero, ikastetxea deialditik kanpora geldituko da.

4. Hautapen prozesuak dirauen bitartean elkarrizketak egiten ahalko dira, bai ILZetako aholkulariekin, egiten duten txostenaren inguruko kontuak zehazteko, bai proiektuetako koordinatzaileekin, proiektuaren edukiak argitzeko eta proiektua abian jarri eta garatzeak sortzen dituen eskariak aztertzeko.

5. Hezkuntza Departamentuak jakinaraziko die ikastetxe eskatzaileei aurkezturiko eskaera onartu edo ukatu den.

Hamaikagarrena._1. Hamargarren oinarrian aipaturiko batzordeak proiektuen azken ebaluazioa eginen du 2006ko irailean.

2. Batzordeak proiektuak ebaluatzeko orduan honako hauek hartuko ditu kontuan: koordinatzaileak aurkezten duen azken memoria eta proiektuari esleitutako teknologia berrietarako aholkulariak egiten duen txostena.

3. Batzordeak beharrezkoa dela uste badu, proiektuaren koordinatzailea eta/edo aholkulari arduraduna ager dadila eska dezake; hitza izanen du baina botorik ez.

4. Proiektu bakoitzeko ebaluazioaren emaitza positiboa edo negatiboa izanen da. Positiboa denean, proiektuan parte hartu izana egiazta dezala eskatuko dio Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak Hezkuntza Departamentuko idazkari teknikoari.

5. Batzordeak ezartzen dituen arrazoiez gainera, proiektuak ebaluazio negatiboa izateko arrazoi ere bada hasierako taldea osatzen duten irakasleen % 30 baino gehiago aldatzea.

6. Aurreko puntuan aipaturiko egiaztagiriek proiektuaren ebaluazio positiboa adierazi eta datu hauek azalduko dituzte:

a) Egiaztagiriko titularraren izena, deiturak eta NANa.

b) Proiektuaren garapenean izandako postua: parte-hartzaile edo koordinatzailea.

c) Proiektuetarako deialdia egin duen ebazpena.

d) Proiektuaren modalitatea eta izenburua. Teknologia Berrietako eta Hezkuntzako Proiektua dela zehaztuko da.

e) Proiektua zein ikastetxetan egin den.

f) Jarduera zein ikasturtetan egin den.

Hamabigarrena._Deialdiaren eta bere arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

E R A N S K I N A

"Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programako proiektuak. 2005-2006 ikasturtea

1. Ikastetxearen identifikazioa:

Izena:

Helbidea: .............. ................................... Herria:

E-mail: ......................... P.K.: ................ Telefonoa:

Zuzendaria (Izen-deiturak):

2. Proiektuaren identifikazioa:

Modalitatea:

f A. Ikas-materialak sortzea.

f B. Ikerketa, berrikuntza eta teknologia berriak hezkuntzako lanean integratzea.

Proiektuaren izenburua:

Koordinatzailea (Izen-deiturak):

Aipatu ikastetxearen izenean, 2005-2006 ikasturterako "Teknologia Berriak eta Hezkuntza" Programako proiektuen deialdian parte hartzea eskatzen dut, azaldutako proiektua garatu ahal izateko.

.............................(e)n, 2005eko .............aren ............(e)an.

(Ikastetxeko zigilua) Zuzendaria

Sin.:

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARIA.

Iragarkiaren kodea: F0512029