59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

I R U Ñ A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen direla, hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten diren espedienteak, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientea: 2005-328. Titularra: G28029007 Caja De Ahorros y Monte de Piedad de Madrid (Sarasate pasealekua). Ordezkaria: 678591 Antorio Guillen Martínez. Jarduera: jarduera sailkatua, bulegorako. Tokia: Marcelo Celayeta, 39 beheko solairua.

Espedientea: 2005-484. Titularra: 15836158 José Maria Urrutia Merino. Ordezkaria: 15836158 José Maria Urrutia Merino. Jarduera: jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra lizentzia, kirolariendako osasun zentroa handitzeko, 10 kw baino handiagoko potentzia mekanikoa duena. Tokia: Media Luna, 36 beheko solairua.

Espedientea: 2005-502. Titularra: S3100010B Nafarroako Gobernua, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua. Ordezkaria: 15747144 José Antonio Astráin Fabo. Jarduera: jarduera sailkatua eta obrak, bulegoetarako. Tokia: Alondegia 11.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510807