59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2005eko Plantilla Organikoa

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2005eko urtarrilaren 10ean egindako bileran, 2005eko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarkia jarrita Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletako oholetan, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

PLANTILLA ORGANIKOA

_Euskara teknikaria: lan kontratatu finkoa. Betetzeko era: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean. Maila: B. Osagarriak: % 35. Antzinatasuna: 2. hirurtekoa. Euskaraz jakitea beharrezkoa da; hizkuntza eskakizuna: 2HE (Bortzirietako Euskara Makomunitateak egindako txostenaren arabera).

_Euskara teknikaria: lan kontratatu finkoa. Betetzeko era: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Maila: B. Euskaraz jakitea beharrezkoa da; hizkuntza eskakizuna: 2HE (Bortzirietako Euskara Makomunitateak egindako txostenaren arabera).

_Idazkaria: Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik.

IZENEN ZERRENDA

_Patricia Arburua Etxeberria: euskara teknikaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.

Arantzan, 2005eko otsailaren 4an._Mankomunitateburua, Vicente Arotzena Biurrarena

Iragarkiaren kodea: L0510890