II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
BETELU
Plantilla organikoa
Beteluko Udalak, 2005eko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, Beteluko Udalako plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda onetsi zituen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Funtzionarioa
Lanpostua: 1 zenbakia. Araitz eta Beteluko Udalen Elkarteko idazkaria, lanaldi erdia Udal bakoitzean. Buru den udalerria: Araitz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 35. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
Administrazio kontratuduna. (Bitarteko lan-kontratuduna). Idazkaria. Jon Ander Mendinueta Ochotorena.
Euskararen erabilera arautzen duen 18/86, abenduaren 15ekoa Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz eta Araitz eta Beteluko hizkuntz egoera kontuan hartuta, idazkaritzaren lanposturako euskara beharrezkoa dela ezartzea. Hizkuntza Eskola Ofizial bateko goreneko maila edo ofizialki horren baliokidea den titulazioa izanen da eskatu beharreko jakite maila.
Betelun, 2005eko apirilaren 1ean._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.
Iragarkiaren kodea: L0510335