II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ARAITZ
2005. urteko plantilla organikoa
Araitz eta Beteluko Udalen Elkarteak, 2005eko martxoaren 30ean egin bilkuran, langileen plantilla organikoa eta haien izenen zerrenda onetsi zituen. Hori guztia, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 233 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Funtzionarioa
Lanpostua: 1 zenbakia. Araitz eta Beteluko Udalen Elkarteko idazkaria, lanaldi erdia Udal bakoitzean. Buru den udalerria: Araitz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: ehuneko 35. Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostua: 2 zenbakia. Garbitzailea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldi partziala (10 ordu astean). Egoera administratiboa: hutsik.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Lanpostua: 3 zenbakia. Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: INEM. Lanaldi partziala (% 64,29). Baldintza berezia: euskaraz jakitea nahitaezkoa. Egoera administratiboa: jardunean.
Langileen izenen zerrenda
Administrazio kontratuduna. Idazkaria. Jon Ander Mendinueta Ochotorena.
Bitarteko lan-kontratuduna. Garbitzailea. Lucía Camara Peraita.
Aldi baterako lan-kontratuduna. Idoia Saralegui Ochotorena.
Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/86 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz eta Araitz eta Beteluko hizkuntz egoera kontuan hartuta, idazkariaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetarako euskara beharrezkoa izanen da. Hizkuntza Eskola Ofizial bateko goreneko maila edo ofizialki horren baliokidea den titulazioa izanen da eskatu beharreko jakite maila.
Araitzen, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.
Iragarkiaren kodea: L0510308