II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
SESMA
Plantilla organikoa onetsirik
Nire agindupeko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen 2005eko otsailaren 25ean egin bilkuran, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuaren 19 eta 20. artikuluei eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz. Hona hemen:
a) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa, erabaki honen 1. eranskinean ageri dena, onestea.
b) Ordainsari osagarriak, erabaki honen 1. eranskinean ageri direnak, onestea.
c) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen zerrenda, erabaki honen 2. eranskinean datorrena, onestea.
d) Plantillaren eta lanpostuen zerrenden kopia Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, onesten denetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean.
1. ERANSKINA
Funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa
Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren lansari osagarriak: % 21, lanpostukoa.
Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: diruzain-administrari laguntzailea. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuaren lansari osagarriak: % 12, 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 40.5 artikulua.
Lan-kontratudunak
Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
2. ERANSKINA
Funtzionarioen zerrenda
Izen-deiturak: Guembe Elizalde, Francisco Javier. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Gradua: 4. Administrazio egoera: jardunean.
Izen-deiturak: hutsik. Lanpostuaren izena: diruzain-administrari laguntzailea. Maila: C.
Izen-deiturak: Martínez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Gradua: 3. Administrazio egoera: jardunean.
Lan-kontratudunak
Izen-deiturak: Mangado Etayo, María Rosario. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C. Gradua: 2. Administrazio egoera: jardunean.
Izen-deiturak: Ruano Ampudia, Guillermo. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D. Administrazio egoera: jardunean.
Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta bere aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:
1._Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte, ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
2._Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3._Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Sesman, 2005eko apirilaren 6an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L0510118