59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

B E R A

Deialdia, Berako Udaleko kultur koordinatzaile euskalduna izateko lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek xedea du Berako Udaleko kultur koordinatzaile euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaia Berako Udaleko lan-kontratudun finkoa izanen da eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatu eta hartan alta emanen zaio.

1.3. Izendatzen den izangaia Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuko B mailan sartuko da eta aipatu maila horri dagozkion oinarrizko lansariak eta, behar izanez gero, Udalaren plantilla organikoan esleitzen zaizkion lansari osagarriak jasoko ditu.

1.4. Izendatua gertatzen den pertsonak bete beharko ditu udal organo eskudunek esaten dizkioten eginkizun guztiak, betiere lanpostuarekin zerikusia dutenak. Lanpostuari loturiko lan eta eginkizunak egokiak izanen dira deialdiaren kategoriarako; kultur jardueren eta jarduera soziokulturalen programazioarekin zerikusia izanen dute, baita oraingo eta geroko udal programak antolatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzearekin ere.

1.5. Beran bizi beharko du edo gehienez ere 15 kilometrora.

1.6. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

2. oinarria._Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusi izatea.

c) Gutxienez ere, titulu hauetako bat izatea: Unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa.

d) Gaitasun fisiko eta psikiko egokiak izatea lanpostuko egitekoak betetzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

f) Euskaraz jakitea, hautatze prozesuan Hizkuntz Eskolaren batek luzaturiko gaitasun agiriaren bidez frogatu beharko dena, edo horren balio berekotzat jotzen den beste titulazio baten bitartez, edo, bestela, izangaiak hizkuntza maila nahikoa baduela erabakiko duen proba gaindituz.

2.2. Deialdi honetako zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta moduan frogatuko dituzte izangaiek aurreko baldintzak, eta eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betetzen dituztela ulertuko da.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Probetan parte hartu ahal izateko eskabideak Berako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko arratsaldeko ordu bata arte.

Eskabide horiek I. eranskineko ereduari lotuko zaizkio, eta haiekin batera aurkeztuko dira bai curriculum vitae-ak bai lehiaketaldirako aurkeztu merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak, kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak.

3.2. Eskabidearekin batera, euskararen gaitasuna frogatzeko eskatu den titulua aurkeztuko dute, hori daukatenek: jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Alkatetzak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, eskabidean edo harekin batera aurkeztutako agirietan akatsik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaiturik, eta haiek ebatzita, alkateak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Jon Abril Olaetxea, Berako Udaleko 1. alkateordea.

Ordezkoa: Helena Santesteban Guelbenzu, Berako Udaleko alkatea.

Mahaikidea: Amaia Ijurra, Etxarri-Aranazko Udaleko kultur teknikaria.

Ordezkoa: Juan Carlos Martínez, Nafarroako teknikari soziokulturalen elkarteko kidea.

Mahaikidea: Betisa Anda, Altsasuko Udaleko kultur teknikaria.

Ordezkoa: José María Asín, Nafarroako teknikari soziokulturalen elkarteko kidea.

Mahaikidea: Oskia Baraibar Tellechea, Cederna-Garalurreko Laneko Orientazio Zerbitzuko teknikaria.

Ordezkoa: Asun Celaya Echarri, Cederna-Garalurreko Laneko Orientazio Zerbitzuko teknikaria.

Mahaikide idazkaria: Pilar Chueca Intxusta, Berako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: José Luis Legarra Iriarte, Etxalarko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutxienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, gutxienez, bi hilabete igaro ondoren hasiko da oposizio-lehiaketa, ekainean, gutxi gorabehera.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean jakinaraziko da probak zer toki, egun eta ordutan hasiko diren.

6.2. Lehiaketaren garapena:

Izangaiak aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondoko baremoaren arabera:

6.2.1. Administrazio Publikoetan, deialdiko lanpostuaren antzeko batean izandako esperientzia, gutxienez ere urte batekoa; urte bakoitzeko 3 puntu, eta gehienez ere 12 puntu. Kasuan kasuko administrazio publikoak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko da.

6.2.2. Kultur kudeaketako hainbat alderdiri buruz ikastaro onartuak egin izana, edo lanpostuarekin zerikusia duten jardunaldi edo kongresuetan parte hartu izana; epaimahaiak baloratuko ditu, honela:

_Ikastaroak:

_20 ordutik 50 ordura bitarte: 0,25 puntu.

_50 ordutik 100 ordura bitarte: 0,50 puntu.

_100 ordutik 150 ordura bitarte: 0,75 puntu.

_150 ordutik gora: 1,00 puntu.

_Graduondokoa edo masterra:

_Kultur koordinazioko lanekin zerikusia duen graduondoko bakoitzeko: 0,50 puntu.

_Kultur koordinazioko lanekin zerikusia duen master bakoitzeko: 1,00 puntu.

_Jardunaldiak edo kongresuak:

_Betetzekoa den lanpostuarekin zerikusia duten jardunaldietara edo kongresuetara joategatik: 0,10 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.

Atal honetan gehienez ere 8 puntu lor daitezke.

6.2.3. Argitalpenak, komunikazioak edo ikerketa lanak, epaimahaiaren ustez deialdiarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak: 0,5 puntu bakoitzeko; gehienez ere 2 puntu.

6.2.4. Frantsesez edo ingelesez jakiteagatik, behar diren agiri, ziurtagiri edo titulu ofizialak aurkezten badira, gehienez ere 2 puntu; hizkuntza bakoitzeko 1.

Jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izanen dira lehiaketaldian baloratuko diren merezimenduak frogatzeko agiriak.

Aurreko ataletan gehienez ere 24 puntu lortzen ahalko dira.

Epaimahaiak Udalaren iragarki oholean emanen ditu lehiaketako puntuazioak.

6.3. Oposizioa nola eginen den.

6.3.1. Euskara: oposizioaldia hasi aurretik, deialdi honen 2.1.f) oinarriko baldintza betetzen ez duten izangaiendako bakarrik.

Idatzizko proba eta ahozkoa eginen dira, eta haietan zehaztuko da izangaiak gaitasuna duen edo ez, plantilla organikoak dakarren maila edo hizkuntz eskakizuna kontuan izanda.

Proba hau eta gero, oposizioko probak eginen dituzte "gai" kalifikazioa lortu dutenek.

Eskualdeko euskara teknikariren batek prestatuko ditu proba hauek.

6.3.2. Honako ariketa hauek eginen dira oposizioaldian:

_Lehenbiziko ariketa: Programako II. eranskineko gaiei buruz galdera laburrak edo test motakoak erantzunen dira idatziz, gaztelaniaz. 0tik 10 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez ere 5 puntu beharko dira.

_Bigarren ariketa: Teorikoa: Programako III. eranskineko gaietako bat zozketa bidez aterako da, eta hura jorratuko dute izangaiek, euskaraz. 0tik 20 puntura bitarte emanen dira. Gainditzeko gutxienez ere 10 puntu beharko dira.

_Hirugarren ariketa: ariketa praktikoa, euskaraz egitekoa. Udalaren kultur arloko plangintza, koordinazio eta kudeaketari buruzko kasu bat hautatuko du epaimahaiak, eta izangaiek idatziz garatuko, gehienez ere 2:30 ordutan.

0tik 40 puntura bitarte kalifikatuko da. Gainditzeko gutxienez ere 20 puntu beharko dira.

Lehiaketaldiko gehieneko puntuazioa: 24 puntu.

Oposizioaldiko gehieneko puntuazioa: 70 puntu.

Oposizio-lehiaketako puntuazioa, guztira: 94 puntu.

6.4. Oposizioko ariketetako proba guztiak baztergarriak izanen dira. Hortaz, bazterturik geldituko dira proba horietan ezarritako gutxieneko puntuazioa eskuratzen ez duten oposiziogileak, eta epaimahaiak ez ditu zuzendu ere eginen ariketa horretako gainerako probak.

6.5. Ariketa bakoitza zuzendu ondoan, gehienez ere 5 eguneko epean, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki oholean, proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioko bi ariketetako puntuazioan, berdinketarik gertatzen bada, hura hausteko, proba praktikoan emaitza hoberena izan duen pertsonari emanen zaio lehentasuna.

6.6. Deialdi bakarra izanen da oposizioko ariketak egiteko, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertuko dira. Baztertu eginen dira, edozein arrazoi dela medio, ezarritako egun, ordu eta tokietan agertzen ez direnak.

7. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketa kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrera aterako du gainditzen duten pertsonen zerrenda, Berako Udalaren bulegoetan, lortutako puntuazioaren arabera, oposizioko ariketetan eskuratutako kalifikazioak batuta. Harekin batera, puntuazio handieneko izangaia izendatzeko proposamena jarriko da. Proposamen hori Udaletxeko iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

7.2. Izendapen proposamena banan-banan jakinarazi ondoko hogeita hamar egun naturaletan, deialdi honetan eskatzen diren gaitasunak eta baldintzak frogatzeko agiriak ekarriko ditu proposatutako pertsonak.

Hona aurkeztu beharreko agiriak:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria.

b) 2.c) oinarrian eskatzen den titulua frogatzen duten agiriak.

c) Osasun ziurtagiria, egiaztatzen duena izangaiak badituela lanpostuko betebeharrak egiteko gaitasun fisiko eta psikiko egokiak.

d) Zinpeko aitorpena, adierazten duena izangaia ez dagoela eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua, eta ez dutela bereizi inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

7.3. Proposatutako pertsonak ez baditu agiri horiek aipatutako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da lan-kontratua sinatuko eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, hasierako eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 7.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du utzitako hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua amaiturik, proposatutako izangaiak 7.2 oinarrian xedatutakoa bete badu, Alkatetzak ebazpen bidez hura izendatuko du Berako Udalaren lan-kontratudun finko, kultur koordinatzailearen lanpostuan jardun dezan, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

8.2. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aipatu epean izangaia lanpostuaz jabetzen ez bada, Udalaren enplegatu finko izateko eskubide guztiak galduko ditu, salbu eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko arrazoiren bat baldin badago. Halakorik gertatuz gero, 7.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

9. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza onetsi zuen organoaren aurka, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo errekurtsoa ekarri duen aplikazio egintza jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Izena: .........................., adinez nagusia; N.A.N. zenbakia: ............., jaioteguna: ............., bizilekua: ......................., karrika: .............., zenbakia: ......, etxebizitza: ......., posta kodea: ............, telefonoa: ..........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Berako Udaleko kultur koordinatzaile euskalduna izateko lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartzea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Deialdi honetan eskatzen den euskara gaitasuna erakusten duen titulua erantsi diodala/ez diodala erantsi eskabide honi.

Horrenbestez,

Eskatzen dizut eskabide hau onar dezazula eta, horren ondorioz, onar nazazula probetan, Berako Udaleko kultur koordinatzaile euskalduna izateko lanpostu bat, lan-kontratudun finko gisa, oposizio bidez betetzeko deialdian.

....................(e)n, 200...(e)ko ................aren ..............(e)an.

(Sinadura)

BERAKO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Erakunde, araudi eta prozedurei buruzko gaiak

1. gaia._Nafarroako Foru Erakundeak. Foru Parlamentua, Comptos Ganbera, Nafarroako Gobernua. Estatuko Administrazioa Nafarroan.

2. gaia._Udalerria, kontzeptuak eta elementuak. Nafarroako toki entitateak. Antolakuntza eta eskumenak. Udalerrien elkarteak.

3. gaia._Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea. Printzipioak eta aplikazio esparruak. Administrazio prozeduraren faseak. Administrazioaren isiltasuna. Errekurtso administratiboak eta jurisdikzionalak Toki Administrazioan.

4. gaia._Nafarroako udalen aurrekontuak. Dirusarreren eta gastuen egitura eta sailkapena. Onespena eta aldaketa. Exekuzio, izapidaketa eta kontu hartze faseak. Baliabide ekonomikoen aipamena Nafarroako Toki Ogasunetan.

5. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak; dagokien araudia. Kontratu administratibo motak. Prestatzeko jarduketak. Esleitzeko prozedurak eta erak.

6. gaia._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak. Motak, araubidea eta dagokien araudia.

7. gaia._Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea.

8. gaia._Nafarroan euskara arautzen duten arauak. Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legea, euskararen erabilera arautzen duena. Nafarroako Administrazio Publikoetako euskararen erabileraren erregulazioa garatzen duen araudia.

III. ERANSKINA.

Gai espezifikoak, kultur kudeaketarekin zerikusia dutenak

1. gaia._Kultur kudeaketa eta gogoeta estrategikoa. Gogoeta estrategikoaren faseak. Planak, programak, proiektuak, jarduerak.

2. gaia._Kultur kudeaketaren ereduak.

3. gaia._Elkarteak eta kultur garapena.

4. gaia._Kultura eta garapena: kultur dinamika lurralde garapenean.

5. gaia._Kultur ondarea lurralde garapenerako faktore gisa.

6. gaia._Udaleko Kultura Zerbitzuaren antolamendua eta eginkizunak.

7. gaia._Kultur zerbitzuen ebaluazioa.

8. gaia._Hiritarren partaidetza. Partehartze demokratikoa.

9. gaia._Kulturaren 21 Agenda. Bartzelonako adierazpena.

10. gaia._Kultur mugimendua Beran azken hamar urteotan.

Beran, 2005eko martxoaren 31n._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0510073