II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Euskara teknikari lanpostua betetzeko deialdia Izendapen proposamena
Sakanako Mankomunitateko euskara teknikari lanpostua betetzeko deialdian eratutako epaimahaiak Izaskun Razkin Beltza izendatzea proposatu du lanpostu horretarako. Izendatuak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita 30 egun naturaleko epean, 2004ko azaroaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 141. zenbakian, argitaratutako deialdiaren 10.3 oinarrian adierazitako agiriak aurkeztu beharko ditu.
Lakuntzan, 2005eko apirilaren 19an._Lehendakaria, Gorka Ovejero Ganboa.
Iragarkiaren kodea: L0511286