59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

781/2005 EBAZPENA, apirilaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2005-2006 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 102.000 dosi inguru erosteko gastua baimendu eta lehiaketa bidezko kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, orotariko baldintza hauei jarraituz:

_Kontratuaren xedea: 2005-2006 kanpainarako gripearen kontrako txertoaren 102.000 dosi inguru erosteko lehiaketa publikoaren kontratazioa.

_Esleitzeko modua: Lehiaketa publikoa, prozedura irekia.

_Hasierako prezioa: Gutxi gorabehera 438.600 euroko gastua urtean, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: Klausula administratibo partikularren agirian zehazten direnak.

Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera noiz igorria: 2005eko apirilaren 26a.

Lehiaketaren eta esleipenaren iragarkiaren publizitate-gastuak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

_Proposamenen aurkezpena: Ekainaren 17a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña) edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren erregistro edo bulegoetan.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: 2005eko ekainaren 30ean, 9:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Klausula administratibo partikularren agiria lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kaleko 39an eta 848428866-43 telefonoetan), eta Interneten, www.cfnavarra.es helbidean.

Baldintzen agiriak onesten dituen ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoen eredua: kontratazio hau arautzen duten agirietan ageri dena: I. eranskina.

Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0511541