II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ZANGOZAKO UDALAREN ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA
Sukaldari lanpostu bat betetzeko izendapen proposamena
2005eko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 6an, Ana Vergara Alecha andrearen aldeko izendapen proposamena argitaratu zen, Zangozako Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoko sukaldariaren lanpostua bete zezan.
Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako epea iragan baita proposatutako izangaiak deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu gabe, 9.4 oinarrian ezarritakoari jarraituz, lanpostua betetzeko izendapen proposamen berria egin da, Ana María García Arias-Camison andrearen alde, bera baita puntuazio hoberena lortu duen hurrengo izangaia.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Zangozan, 2005eko maiatzaren 7an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elbás.
Iragarkiaren kodea: L0511462