59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Hasierako onespena, ordenantzaren aldaketari

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2005eko martxoaren 4an egin zuen bilkuran, Etxebizitzen dirulaguntzen ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean, batzarrean kontsulta egin ondoren. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluak dioenari jarraikiz, aldaketa hori jendaurrean jarriko da hogeita hamar eguneko epean, bizilagunek edo interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, iradokizunak edo oharrak egin ditzaten.

Ariben, 2005eko martxoaren 18an._Batzarreburua, Félix Jamar Jauregi.

Iragarkiaren kodea: L0511736