59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzaren onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko abenduaren 29an egindako bilkuran, erabaki zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren tasen aldaketa onestea.

27. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsita gelditu da. Beraz, honako hauek dira 2005eko ekainetik aurrera aplikatuko diren tasak:

1._Urteko dirusarrerak laguntza pentsioaz bestekoak edo txikiagoak: ordaintzetik salbuetsiak:

2._Dirusarrerak, laguntza pentsiotik Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) % 60 bitarte: 0,51 euro orduko.

3._LGSren % 60tik % 75 bitarte: 0,73 euro orduko.

4._LGSren % 75etik % 90 bitarte: 1,09 euro orduko.

5._LGSren % 90etik % 105 bitarte: 1,27 euro orduko.

6._LGSren % 105etik % 120 bitarte: 1,45 euro orduko.

7._LGSren % 120tik % 135 bitarte: 2,18 euro orduko.

8._LGSren % 135etik % 150 bitarte: 2,90 euro orduko.

9._LGSren % 150etik % 165 bitarte: 3,64 euro orduko.

10._LGSren % 165etik % 180 bitarte: 4,37 euro orduko.

11._LGSren % 180tik gora: 5,09 euro orduko.

Donezteben, 2005eko apirilaren 14an._Mankomunitateko burua, Miguel Angel Petrirena Azpiazu.

Iragarkiaren kodea: L0511590