59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

PITILLAS

Ordenantzako aldaketa

Pitillasko Udalak, 2004ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzaren eranskina aldatzea.

Jendaurrean egon eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; horregatik, behin betikoz onetsita dago eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da testu aldatua, orain honako idazketa hau duena:

"Eskubideak jasotzeko tasa ondoko tarifari egokituko zaio:

a) Udako igeriketa ikastaroak. 22 orduko ikastaroak, gutxienez: 25 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

b) Udalak kudeatutako igerileku estaligabeetako jendearentzako lehiatila.

1._Sarrerak (2005eko ekitaldia):

LANEGUNAK JAIEGUNAK

0-7 urte 1,50 2,10

7-14 urte 2,10 2,40

14-65 urte 3,30 4,50

65 urtetik goitikoak 2,10 2,40

2._Abonuak (2005eko ekitaldia):

DENBORALDIA HILABETEA

0-7 urte 10 8

7-14 urte 33 30

14-65 urte 60 57

65 urtetik goitikoak 33 30

Guraso edo aitatxi-amatxietatik nornahi edo epaileak aitortutako guraso-agintea duen pertsona abonatuak badira, 0-7 urte bitarteko adingabeak dohainik sartzen ahalko dira.

c) Kirol pisten alokairua. Argia, ordu bat: 3 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Pitillasen, 2005eko apirilaren 11n._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.

Iragarkiaren kodea: L0510812