59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGANTZI

Behin betikoz onetsirik agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Igantziko Udalak, 2004ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onesteko erabakia 2004ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2005EKO TARIFAK

1._Agiriak prestatu eta izapidatzea.

1. Fotokopiak.

a) DIN-A 4 neurrikoak: 0,10 euro/unitatea.

b) DIN-A 3 neurrikoak: 0,15 euro/unitatea.

2. Ziurtagiriak.

a) Arruntak: 0,60 euro/unitatea.

b) Udal Agiritegian kontsulta egin behar bada: 2,50 euro/unitatea.

d) Konpultsak: 0,60 euro/unitatea.

3. Faxa erabiltzea.

a) Probintzia barrenean bidaltzeko: 0,60 euro.

b) Probintziatik kanpora bidaltzeko: 1,20 euro.

d) Estatutik kanpo: 1,80 euro.

4. Arma txartela tramitatzea. Txartel bakoitza: 15,00 euro.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta edo baja tramitatzea: 3,00 euro.

6. Lurzatien zedulak. Unitate bakoitza: 1,00 euro.

2._Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduerak eskualdatzeko lizentziak.

2.1. 700 metro karratura bitarteko lokalak:

50 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 69,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 46,00 euro.

51tik 100 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 92,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 58,00 euro.

101etik 200 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 138,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 92,00 euro.

201etik 400 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 207,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 138,00 euro.

401etik 700 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 276,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 184,00 euro.

2.2. 700 metro karratutik gorako lokalak:

Jarduteko lizentzia: 0,50 euro/metro karratua.

Irekitzeko lizentzia: 0,30 euro/metro karratua.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

Gutxienez ere ordaindu beharreko tarifa, obra lizentzia eskatzen den aldiro, 20 euro izanen da.

Igantzin, 2005eko martxoaren 31an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0510437