59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IGANTZI

Behin betikoz onetsirik ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa

Igantziko Udalak, 2004ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa onesteko erabakia 2004ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

a) Etxeko,industriarako eta ureztapenerako erabilerako horniduragatik, metro kubiko bakoitzeko: 0,23 euro.

Gutxienekoa, 30 metro kubiko hiruhileko izanen da, 0,23 eurotan metro kubiko bakoitza.

Igantzin, 2005eko martxoaren 31an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.

Iragarkiaren kodea: L0510434