II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IGANTZI
Behin betikoz onetsirik bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa
Igantziko Udalak, 2004ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bide publikoko eta herrilurretako zoru, hegaldura eta zorupeko aprobetxamendu berezien prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
Aldaketa onesteko erabakia 2004ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
E R A N S K I N A
San Migeletan:
1.1. Merkatu txikiak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko: 15 euro.
_Jakiak, jantziak, oinetakoak, eskulanak, liburuak edo kulturazkoak diren bertze gauza batzuk saltzea.
1.2. Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren bestelako ibilgailuak, berariaz baimentzen direnean eta tasa ordaintzeak baimena ekartzen ez duela kontuan hartuz: 22,50 euro karabanaren metro lineal bakoitzeko. Ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.
1.3. Besta eta ferietako barrakak: 15,00 euro okupatzen den metro karratu bakoitzeko. Ordainketa horrek balioko du bestak irauten duen denbora guztirako.
Igantzin, 2005eko martxoaren 31an._Alkatea, Jesús María Begino Garro.
Iragarkiaren kodea: L0510431