II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IGANTZI
Behin betikoz onetsirik udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa
Igantziko Udalak, 2004ko azaroaren 12an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
Aldaketa onesteko erabakia 2004ko 155. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
T A R I F A K
1._Udalaren kudeaketapeko igerileku estali gabea:
Egun bateko sarrerak:
_18 urtetik goitikoak: 4,70 euro.
_11tik 18 urtera bitartekoak: 3,15 euro.
_4tik 10 urtera bitartekoak: 2,35 euro.
Igantzin, 2005eko martxoaren 31n._Alkatea, Jesús María Begino Garro.
Iragarkiaren kodea: L0510426