59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARAITZ

Erabilpen anitzetarako gelaren barneko erregimen eta kudeaketa arautzen dituen ordenantzaren hasierako onespena

Araizko Udalbatzak, 2005eko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, Erabilpen anitzetarako gelaren barneko erregimen eta kudeaketa araurtzen dituen Ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.

Araitzen, 2005eko apirilaren 7an._Alkatea, Pedro María Saralegui Ochotorena.

Iragarkiaren kodea: L0510311