II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
E S A
Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza Hasierako onespena
Udal honek, 2005eko apirilaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi du Merkataritza ez egonkorra arautzen duen ordenantza.
Indarra duten legeetan ezarriarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesatuek espedientea azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Esan, 2005eko apirilaren 6an._Alkatea, José Antonio Aquerreta Martínez de Lagos.
Iragarkiaren kodea: L0510197