59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

636/2005 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 42/05 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena.

M.ª Teresa Sagaseta de Ilúrdoz Uranga andreak administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri du, Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari zuzendua, 2004ko abenduaren 22ko Gobernu Erabakiaren kontra. Haren bidez ezetsitzat jo zen María Asunción San José Egúzquiza andreak OLT-EDU izateko 93 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 28ko 276/2003 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea M.ª Teresa Sagaseta de Ilúrdoz Uranga andreak 2004ko abenduaren 22ko Gobernu Erabakiaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Erabaki horren bidez ezetsitzat jo zen María Asunción San José Egúzquiza andreak OLT-EDU izateko 93 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren behin betiko emaitzaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau igortzea interesatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko apirilaren 5ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0511121