59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

B E R A

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Espedientea: 2004/20. Jabea: Carlos Muñoz Hernández. Matrikula: 4570 TH76. Tokia: Zalain Industrialdea,. Eguna: 2004-01-16. Ordua: 11:42. Zenbatekoa: 60. BSL: 11.3. ZEO: 18.2.1. ORD: -.

Espedientea: 2004/30. Jabea: Juana Martín Martín. Matrikula: SS 0580 AT. Tokia: Kanttonberri Karrika, 1. Eguna: 2004-04-06. Ordua: 18:05. Zenbatekoa: 20. BSL: 39.3. ZEO: 91.2.M. ORD: -.

Espedientea: 2004/90. Jabea: Rafael Garrido Echeverría. Matrikula: NA 3910 AY. Tokia: Ilekueta Auzoa, Zubia. Eguna: 2004-10-24. Ordua: 16:10. Zenbatekoa: 20. BSL: 38.3. ZEO: 91.2.LL. ORD: -.

Beran, 2005eko apirilaren 22an._Alkatesa, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0511021