I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
ERABAKIA, 2005eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua, Berariazko Planaren Zabaltzea (2001-2004 eperako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Plana) onesten duena, behin-behinekoz sartutakotzat harturik.
Nafarroako Gobernuak, 2004ko abenduaren 27ko Erabakiaren bidez (2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 21ekoa), Berariazko Planaren Zabaltzea onetsi zuen, proiektutzat eta hasiera batean sartutakotzat harturik, azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuko 4. artikuluan xedaturikoa betez. Dekretu haren bidez 2001-2003rako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Plana arautzen duen uztailaren 3ko 7/2000 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zen.
Goian aipatu foru dekretuaren 3. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan ezartzen da toki entitateek ezarrita dauden baldintzak betetzeko duten hilabeteko epea bukatutakoan, Toki Administrazioko kontseilariak Gobernuari igorriko diola Plana, onets dezan, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dela.
Azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuko 55. artikuluan finkaturiko epea bukaturik, agindu horretan eskatzen diren agiriak aztertu ondoren, Berariazko Planaren Zabaltzean (2001-2004rako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Plana) hasiera batez sarturiko toki entitate bakoitzaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko txosten bat egin da, eta obra bakoitzerako ekarpenaren portzentajea kalkulatu.
Egindako txostenek inbertsio guztien bideragarritasun ekonomikoa erakusten dute, Tuterako udalak eta Etxabarri eta Eguarasko kontzejuek aurkeztutakoak izan ezik.
Hala ere, ezin izan da Zugarramurdiko udalaren txostenik egin eta, beraz, haren bideragarritasun ekonomikoa egiaztatzerik ez da izan, ez delako 2003ko ekitaldiko Kontu Orokorraren espedientea aurkeztu.
Bestalde, Eratsun, Ezkabarte eta Imozko udalek eta Beuntzako kontzejuak ez dute aurkeztu azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuko 55. artikuluan eskatutako dokumentazioa, eta Baztan eta Iruñeko udalek eta Zizur Txiki, Azotz, Abintzao, Iraizotz eta Orikaingo kontzejuek epez kanpo aurkeztu dute.
Azkenik, Saldiasko Udalak exekutatu du bere inbertsioa, eta Ziganda eta Otsakaingo kontzejuek uko egin diote beraienak exekutatzeari.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Onespena ematea Berariazko Planaren Zabaltzeari (2001-2004 eperako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Plana), eta horretan ondoko inbertsioak behin-behinekoz sartzea. Toki entitateek Nafarroako zergetan duten partaidetza funtsaren kargura izanen den ekarpenaren portzentajea, inbertsio horiei dagokiena, finkatuta dago jadanik (212001-21300-7600-942403 kontusaila):
INBERTSIOAK (BEZA BARNE) EUROTAN
Ur hornidurarako eta saneamendurako herrietako sareak
Toki entitatea: Agoitz. Lana: hornidura eta saneamendua berritzea, 2. fasea. Inbertsioa: 52.907,10.
Toki entitatea: Irurtzun. Lana: hornidura eta saneamendua berritzea, Ardubil kaleko sareak. Inbertsioa: 69.422,91.
Guztira: 122.330,01.
Argiteria publikoa
Toki entitatea: Otxobi (Itza). Lana: argiteria publikoa berritu eta zabaltzea. Inbertsioa: 24.821,80.
Toki entitatea: Etxauri. Lana: argiteria publikoa zabaltzea. Inbertsioa: 36.060,73.
Toki entitatea: Larraga. Lana: argiteria berritzea, 1. eta 2. fasea (sareak). Inbertsioa: 331.698,58.
Toki entitatea: Zangoza. Lana: oraingo instalazioa berritzea. Inbertsioa: 65.648,55.
Guztira: 458.229,66.
Zolaketak
Toki entitatea: Agoitz. Lana: zolaketa, 2. fasea (sareak). Inbertsioa: 99.203,06.
Toki entitatea: Irurtzun. Lana: Ardubil kalea zolatzea. Inbertsioa: 146.224,28.
Toki entitatea: Oteitza. Lana: lehengo zeharkalean espaloiak egitea. Inbertsioa: 179.390,09.
Toki entitatea: Longida. Lana: kaleak zolatzea, 2. fasea, Murillon. Inbertsioa: 59.746,61.
Toki entitatea: Agoitz. Lana: gainerako zolaketa lanak. Inbertsioa: 588.991,86.
Toki entitatea: Castejon. Lana: elizako plaza zolatzea. Inbertsioa: 39.696,85.
Toki entitatea: Uxue. Lana: Arrabla del Sol kalea zolatzea. Inber- tsioa: 25.843,52.
Toki entitatea: Mirafuentes. Lana: beste 7 eremu zolatzea. Inber- tsioa: 42.082,87.
Toki entitatea: Arbeitza. Lana: plaza zolatzea. Inbertsioa: 107.797,53.
Toki entitatea: Mendabia. Lana: foruen plaza eta Augusto Echeverría kalea zolatzea. Inbertsioa: 317.550,76.
Guztira: 1.606.527,43.
Udal eraikinak
Toki entitatea: Igantzi. Lana: udaletxea zaharberritzea. Inbertsioa: 171.504,81.
Toki entitatea: Arribe-Atallu. Lana: kontzejuaren etxea eraikitzea. Inbertsioa: 172.580,63.
Toki entitatea: Intza. Lana: kontzejuaren etxea berritzea. Inbertsioa: 89.851,31.
Toki entitatea: Azkarate. Lana: kontzejuaren etxea. Inbertsioa: 59.277,82.
Guztira: 493.214,57.
Herrietako bideak
Toki entitatea: Etxaleku. Lana: Migelenako bidea. Inbertsioa: 125.052,59.
Toki entitatea: Zulueta. Lana: Labianoko bidea. Inbertsioa: 64.308,30.
Guztira: 189.360,89.
Hilerriak
Toki entitatea: Biloria. Lana: hilerriko eustorma. Inbertsioa: 26.348,37.
Toki entitatea: Ardatz (Itzagaondoa). Lana: hilerriaren egokitzapena. Inbertsioa: 7.668,91.
Toki entitatea: Metauten. Lana: hilerria handitzea. Inbertsioa: 6.611,13.
Toki entitatea: Cadreita. Lana: hilerriaren egokitzapena. Inbertsioa: 142.650,22.
Toki entitatea: Soltxaga. Lana: hilerriko etxola berritzea. Inbertsioa: 30.321,06.
Toki entitatea: Artieda. Lana: hilerrian konponketa lanak egitea. Inbertsioa: 32.057,99.
Toki entitatea: Jaurrieta. Lana: hilerria berritzea. Inbertsioa: 74.429,34.
Guztira: 320.087,02.
2. Berariazko Planaren Zabaltzean (2001-2004 eperako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Plana) behin-behinekoz ez sartzea Eratsun, Ezkabarte, Imotz, Baztan eta Iruñeko udalen eta Beuntza, Orikain, Abintzao, Iraizotz, Zizur Txiki eta Azozko kontzejuen inbertsioak, ez baitute behar zen epean aurkeztu azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuko 55. artikuluan eskatutako agiriak; ez sartzea, halaber, Ziganda eta Otsakaingo kontzejuen inbertsioak, uko egin baitiete, eta Saldiasko udalari dagokion inbertsioa, exekutatuta dagoelako.
3. Tuterako eta Zugarramurdiko udalei eta Etxabarriko eta Eguarasko kontzejuei 30 egun balioduneko epea ematen zaie, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bideragarritasun ekonomikoa lortzeko agiri osagarriak aurkez ditzaten, bai eta finantzaketa formula mantendu eta errespetatzeko osoko bilkuretan harturiko konpromisoak ere.
4. Erabaki honen bidez Berariazko Planaren Zabaltzean (2001-2004rako Toki Azpiegituren Hiru Urteko Plana) behin-behinekoz sartu diren inbertsioak egin behar dituzten toki entitateei eskatzea azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 56. artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkez dezatela, inbertsioak behin betikoz sar daitezen. Horretarako, hiru hilabeteko epea izanen dute, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita, inbertsioa 300.506,05 eurotik beherakoa bada, eta lau hilabete, egun beretik hasita, inbertsioa hortik gorakoa bada.
5. Behin-behinekoz sarturiko obren kostua %10 arte handitzen ahalko da behin betikoz sartzean.
6. Toki Administrazioko kontseilariari esku ematea inbertsioetan egin beharreko aldaketak egiteko, 2001-2004 eperako Toki Azpiegituren Planeko arauen irizpideei eutsiz, Berariazko Planaren Zabaltzea hobeki kudeatu eta aurrekontuak osorik bete ahal izateko.
7. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
8. Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2005eko apirilaren 25ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0511410