I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
ERABAKIA, 2005eko apirilaren 26koa, bideragarritasun ekonomikoa zehazteke duten toki entitateak 2001-2004rako Toki Azpiegituren Planaren osagarri den 2004rako Inbertsio Planean behin-behinekoz sartzen dituena.
Nafarroako Gobernuak 2005eko otsailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, 2001-2004rako Toki Azpiegituren Planaren osagarri izan beharreko 2004. urterako Inbertsio Plana onetsi zen, behin-behinekoz sartutakotzat harturik.
Erabaki horren 2. atalean hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri zen, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxauriko eta Pitillasko udalek 2003ko ekitaldiko Kontu Orokorraren espedientea aurkez zezaten Toki Administrazioko Departamentuan.
Erabaki hori 2005eko 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 25ean.
Azkenik, bi toki entitate horiek 2003ko Kontu Orokorraren espedientea igorri dutenez, dagokion txostena egin eta bien bideragarritasun ekonomikoa egiaztatu da.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. 2001-2004rako Toki Azpiegituren Planaren osagarri den 2004. urterako Inbertsio Planean ondoko inbertsioak behin-behinekoz sartzea. Toki entitateek Nafarroako zergetan duten partaidetza funtsaren kargura izanen den ekarpenaren portzentajea, inbertsio horiei dagokiena, finkatuta dago jadanik (212001-21300-7600-942404 kontusaila):
TOKI PROGRAMAZIOKO INBERTSIOAK
Zolaketak
Toki entitatea: Etxauri. Lana: Zolaketa: Kale Nagusia, La Fuente, S. Kiriako, Argonga, Abadía (sareak). Inbertsioa: 276.465,57.
Toki entitatea: Pitillas. Lana: Zolaketa: Casas Baratas kalea eta Río Chico (3. faseko sareak). Inbertsioa: 337.468,30.
Guztira: 613.933,87.
2. Toki entitate horiei eskatzea azaroaren 20ko 367/2000 Foru Dekretuaren 56. artikuluan aipatutako dokumentazioa aurkez dezatela, hiru hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, inbertsioa 300.506,05 eurotik beherakoa bada, eta lau hilabetekoa, egun beretik hasita, inbertsioa hortik gorakoa bada, behin betikoz sartzeko.
3. Behin-behinekoz sarturiko obren kostua %10 arte handitzen ahalko da behin betikoz sartzean.
4. Toki Administrazioko kontseilariari esku ematea inbertsioetan egin beharreko aldaketak egiteko, 2001-2004 eperako Toki Azpiegituretarako Planeko arauen irizpideei eutsiz, Plan Osagarri hau hobeki kudeatu eta aurrekontuak osorik bete ahal izateko.
5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
6. Erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.
Iruñean, 2005eko apirilaren 25ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria. Nafarroako Gobernuko idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0511409