59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Unión Deportiva-Cultural Rochapea: kirol instalazioak eraiki eta kudeatu beharrez, Arrotxapeako P-1A poligonoko 2.196-P7 katastro lurzatiaren erabilpen pribatiborako administrazio kontzesioari partez uko egitearen onarpena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko apirilaren 5ean, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-API-05 (8/UV).

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa eta Planeamendu Zerbitzuko buruak eta Udaleko Hirigintza Gerentziako legelari andreak hurrenez hurren 2005eko martxoaren 14an eta 16an aurkeztutako txostenekin bat, erabaki da:

1. Onartzea Unión Deportiva Cultural Rochapeak emanda zeukan administrazio kontzesioaren atal bati egin dion ukoa; atal hori 3.233,97 metro karratu dira, katastroko 7. poligonoko 2196. lurzatian, erabaki honi erantsirik doan planoaren ariora.

2. Udalbatzak 1993ko martxoaren 12ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez emandako administrazio kontzezioa aldatzea eta, beraz, kontzesio hori eratzea DP lurzatian; lurzati horrek 7. poligonoko 2196. zenbakia du egungo katastroan, kirolerako erabilera publikoa du, eta kontzesioak 1.371,9 bat metrori eragiten die; haren mugak dira, Iparraldean, bidea eta 9C lurzatia; Hegoaldean, bidea eta U.D.C. Rochapearen instalazioak; Ekialdean, bidea eta U.D.C. Rochapea; eta Mendebaldea, DP lurzati bereko gainerako 3.233,97 metro karratuak, "eremu publiko librerako eta parkerako erabilera" izanen baitute.

3. U.D.C. Rochapeak 18 abonu entregatu beharko ditu, aldaketaren ondotik erabilitako finka zatiaren sari, kontzesioa arautzen duten baldintzetako hirugarrena aplikatuz.

4. Administrazio kontzesioaren aldaketarako baldintza izanen da U.D.C. Rochapeak behar den eskritura publikoaren egilespena tramitatzea eta Jabetza Erregistroan inskribatzea; gastu hauek kontzesio hartzailearen gain izanen dira.

5. Andre alkateari ahalmena ematea erabaki hau betearazteko behar diren agiri guztiak sinatzeko".

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2005eko apirilaren 11n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0510957