II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
E R R I B E R R I
Herrilurraren desafektazioa trukea egiteko
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, 32. poligonoko 1552. lurzatia herrilurretatik desafektatzeko espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ondotik hilerri ondoan Nafarroako Gobernuak dituen lurrekin trukatzeko eta hilerria handitzeko.
Desafektatzeko erabaki hori 2005eko otsailaren 28ko bilkuran onetsi zuen hasiera batez Udalbatzak, bertako hamaika kideek aho batez adostuta.
Erriberrin, 2005eko apirilaren 13an._Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.
Iragarkiaren kodea: L0510721