II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I R U Ñ A
San Blas plazako 1 eta 3an igogailuak instalatzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko apirilaren 27an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 05-API-27 (3/UV)
"Ikusirik Antonio Gómez Coutok San Blas plazako 1 eta 3 atarietako jabeen elkartearen ordezkari gisa egin duen eskaria, eta 2005eko martxoaren 9ko txosten teknikoari jarraituz, erabaki da:
1._Hasiera batez onestea San Blas plazako 1 eta 3an igogailuak instalatzeko xehetasun azterlana.
2._Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi, halaber, hemengo egunkarietan.
3._Behin betiko onespena eman aurretik, hegalkinaren eta teilatu-hegalaren arteko topaketari ematen zaion eraikuntzako konponbidearen xehetasuna aurkeztu beharko da."
Iruñean, 2005eko apirilaren 29an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0511824