59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

San Joan Bosco kaleko 1, 3 eta 5ean igogailuak instalatzeko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2005eko apirilaren 20an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 05-API-20 (4/UV)

"Ikusirik Javier Andradas Asurmendik San Joan Bosco kaleko 1, 3 eta 5 atarietako jabeen elkartearen ordezkari gisa egin duen eskaria, eta 2005eko apirilaren 6ko txosten teknikoari jarraituz, erabaki da:

1._Hasiera batez onestea San Joan Bosco kaleko 1, 3 eta 5ean igogailuak instalatzeko xehetasun azterlana eta "erantsitako dokumentazioa".

2._Sustatzaileak dokumentu horren testu bategina aurkeztu beharko du, behin betiko onespena eman baino lehen.

3._Erabakia jakinaraztea ukitutakoei eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Argitara bedi, halaber, bertako egunkarietan".

Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0511823