59. ALDIZKARIA - 2005eko maiatzaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U N B E R R I

Herrilurraren hasierako desafektazioa

Irunberriko Udalak ondotik ematen den herrilurra hasiera batean desafektatzea erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, 2005eko apirilaren 21ean egin osoko bilkuran:

5. poligonoko 500. lurzatiko 33.969 metro karratu, Irunberriko Udalaren herrilurretakoak. Desafektazioaren xedea da truke egitea 6. poligonoko 478. lurzatiko 8.971 metro karraturekin eta 6. poligonoko 477. lurzatiko 25.220 metro karraturekin, zeinen jabea José Ignacio Pérez de Albéniz González jauna baita, eta gaur egun katastroan Isabel Sagüés andrearen izenean baitaude, gero herri lurzati horretan esnetarako ardientzako nabeak instalatu ahal izateko.

Erabakia jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 144. artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

Irunberrin, 2005eko apirilaren 25ean._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0511346